Jokoteknia Bideojokoen Euskal Jardunaldien IX. edizioko hitzaldiak, ikusgai

Lander Unzueta | 2026/11/16 13:00 BerriakEkitaldiakEuskal jokoakJokoteknia



Paula Olaz, Josu Igoa, Jon Juarez eta Nestor Uriarte adituek aurkezpenak eskaini zituzten Bilboko La Perreran azaroaren 7an egindako biltzarrean.

Jokoteknia Bideojokoen Euskal Jardunaldien IX. edizioa prestatu dute Game Erauntsia Elkarteak eta Azkue Fundazioak. Euskal bideojokoen 1. azoka izan da ardatz nagusietako bat; halere, ohiko hitzaldiak eta aurkezpenak ikusteko aukera ere egon da.

 

 

Azaroaren 7an, joan den larunbatean, antolatutako jardunaldiak Euskal Herrira begira jarri ziren, beste urte batez. Harrigarria da etxean ditugun adituen eta zaleen zerrenda: aurtengorako, Paula Olaz, Josu Igoa, Jon Juarez eta Nestor Uriarte hizlariak ekarri ditugu. Nola ez, Iker Abasolo, Laia Antxutegi eta Oier Elorduy ikasleekin ere mahai-inguruaz gozatzeko aukera eduki genuen.

Peertube zein YouTube plataformetan eskaini dituzte bideook antolatzaileek. Jarraian ere aurki ditzakezue:

 

Bideojokoetako musika: zinematik joko interaktibora – Paula Olaz – Jokoteknia 2026

 

Euskarazko jokoen beharra, zaleen ikuspegitik – Josu Igoa – Jokoteknia 2026

 

Arte kontzeptuala bideojokogintzan – Jon Juarez – Jokoteknia 2026

 

Sindikalismoa Rockstar Gamesen – Nestor Uriarte – Jokoteknia 2026

 

Mahai ingurua – Iker Abasolo, Laia Antxutegi eta Oier Elorduy

Game Erauntsia facebook


Iruzkinak

Mesedez, sartu iruzkina utzi ahal izateko.

Steam

Game Erauntsia

251Kide
2Jolasten
34Online

Jarraitu Steam taldea

Azken erantzunak

Lander Unzueta
Kaixo, Daflipat! Tamalez, oraingoz ez: nahiz eta GNU/Linux oinarri duen, SteamOS ezin daiteke euskaraz jarri. Agian mahainguruko ingurunea euskara…
Steam Machine, Steam Frame eta Steam Controller 2…
Daflipat
Kaixo! Badakizue SteamOS sistema eragilea euskaraz erabiltzerik dagoen? Eta euskaraz ez balego, euskaratzeko modurik legokeen? Eskerrik asko zuen l…
Steam Machine, Steam Frame eta Steam Controller 2…
Damian
Hartuta! Probatzeko goguakin. Zaharra probatu eta immertsioa haundixa zan. Hola are gehixau!
S.T.A.L.K.E.R.: Legends of the Zone bildumak tril…
Damian
Begiratu kickstarterra! Itxura bikaina eta joko mota hau gustoko duenarentzat aukera ona!
Prelude Dark Pain-ek Kickstarter kanpaina arrakas…
eZpata_10
Mila esker benetan, Outer Wilds euskaraz jokatzea zoragarria izan da :D
Outer Wilds eta bere DLC-a, euskaratuta