Jokoteknia: Bideo-jokoen euskarazko lehen jardunaldia

Iker Ibarguren | 2018/04/25 15:00 BerriakEkitaldiakOrtzadar



Hizlariak, mahai inguruak, industriari buruzko diagnostiko eta askoz gehiago izango da maiatzaren 12an Bilboko Azkuna Zentroan egingo den Jokoteknia jardunaldian

 

JOKOTEKNIA, Bilbon lehen aldiz euskara  hutsean  egingo  den  bideo-jokoei buruzko jardunaldia izango da. Euskal Herriko bideo-joko industriaren eta jokozaleen diagnostiko bat egiteaz gain, euskal bideo-joko garatzaile eta jokalarien joerak ikusi, hausnartu eta elkar ezagutzea izango da aurten lehen aldiz gauzatuko den ekimen honen helburua. Gainera, kanpotik etorritako gonbidatu berezi bat ere izango dugu, ekitaldiari beste ikuspegi bat emate aldera.

 

Game Erauntsia elkarteak eta Azkue Fundazioak elkarlanean antolaturiko ekimena  da Jokoteknia eta beste zenbait  babesle ditu, Codesyntax enpresa eta DigiPen unibertsitatea kasu. Game Erauntsiaren eta Azkue Fundazioaren arteko elkarlana 2017ko azaroan adostu  zen, eta aurten,  martxoan, Bilboko Euskararen Etxean, Urtzi Odriozola Game Erauntsia elkartearen presidenteak eta Iurdana Acasuso Azkue Fundazioaren zuzendariak lankidetza hitzarmena sinatu zuten. Hitzarmenaren helburua bertako kultura eta industria bultzatzea da, euskara abiapuntutzat hartuta, euskaraz egiten den bertako bideo-jokogintza kultura indartzeko. Bi erakundeetako ordezkariek elkarlana urteetan zehar iraunkorra izateko lanean jardungo dutela azpimarratu zuten akordioaren aurkezpenean.

 

Helburu horrekin, Jokoteknia jardunaldian euskal bideo-jokogintza industriaren aditu, ikasle eta jokalariak bilduko dira, egun dauden proiektu interesgarriak ezagutu ahal izateko, industriaren diagnostiko bat egin eta etorkizunerako ildoak zeintzuk diren  argitzen saiatzeko. Bide batez, euskarazko  ekoizpenaren inguruko gaur egungo diagnosi eta prospektiba bat egiten ere saiatuko dira.

 

EGITARAUA

 

09:00 Aurkezpena.

09:15 Lokalizazioa edo itzulpengintzaren boss stagea (Iker Alvarez).

09:50 Bideo-joko garapena: ‘The good, the bad, the ugly’ (Txus Ordorika).

10:25 Euskararen zenbaki arazoak (Cristian Rodriguez).

11:00 ‘Del local al global: beneficis d’implementar el euskera i català en infernium’ (Carlos Coronado).

11:35 Atsedenaldia

12:10 Euskal bideo-jokoen hasi-masiak (Julen Zaballa).

12:45 Mahai-ingurua: ‘Nola ikusten duzue Euskal Herrian bideo-jokoen industria?’ (Arantzazu Martinez, Laura Barrenengoa, Andoni Alonso).

 

HIZLARIAK

 

 

Denera 5 hizlarik parte hartuko dute, eta 3 ikaslerekin batera mahai  ingurua ere egingo da. Hauexek izango dira protagonistak:

 

Iker Alvarez.Euskal Ikasketetan graduatua da eta bideo-jokoen itzulpengintzan ari da lanean

gaur egun. Lokalizazioari buruz orokorrean eta Japoniako lokalizazio industriari buruz hitz egingo du.

 

Txus Ordorika. Bideo-jokoen zalea izateaz gain, bideo-jokoen industrian lan egindako programatzailea da. Industriaren egoera birpasatuko du bere hitzaldian.

 

Cristian Rodriguez. Urteak daramatza bideo-jokoez idazten GamesReview, Games Tribune, HardGame eta beste hainbat gunetan. Egun Euskal Encounterreko sare sozialen arduraduna da. Bideo-jokoak euskaraz kaleratzeko dauden arazoei buruz hitz egingo du.

 

Carlos Coronado. Bartzelonako unibertsitatean irakasle izateaz gain, indie garatzailea da. Bere jokoak honako hauek dira: Warcelona, Mind: Path to Thalamus, Annie Amber eta Ifernium. Egun argitaratzen diren jokoetan euskara, galegoa eta katalana bezalako hizkuntzak sartzearen garrantziaz hitz egingo du Coronadok.

 

Julen Zaballa. Bideo-jokoetan aditua den kazetaria da. Euskal Herrian egindako bideo-jokoen ikerlaria ere bada eta LOAD liburua argitaratu zuen 2016an. Euskal bideo-jokoen alorrak azken 20 urteetan izandako bideaz hitz egingo du.

 

Arantzazu  Martinez,  Laura Barrenengoa eta Andoni Alonso. DigiPeneko ikasleak dira, beraiekin mahai  ingurua egingo da Euskal Herrian bideo-jokoen industriak bizi  duen egoera jorratzeko.

 

 

Zalantzarik gabe, jardunaldi hau aukera bikaina izango  da bideo-jokoen munduko arlo ezberdinetako jendea ezagutu, ideia berriak hartu eta sinergia  berriak sortzeko. Goiz oso bateko jardunaldia izango da, tartean atsedenaldi batekin. 30 minutuko 6 hitzaldi eta bertako ikasleekin osatutako  mahai  inguru bat izango dira. Bertaratzeko izena ematea derrigorrezkoa ez bada ere, 60 lagunentzako tokia izango da Azkuna Zentroko Bastida aretoan. Hala, kopuru hori gainditzen bada, lehentasuna aurrez  izena emandakoek izango dute. www.jokoteknia.eus webgunean eskuragarri daude hizlariei buruzko informazioa eta ekimenean parte hartzeko bete beharreko formularioa.

Game Erauntsia facebook


Iruzkinak

Mesedez, sartu iruzkina utzi ahal izateko.

156
Kide

4
Jolasten

38
Online

Azken erantzunak

Iker Ibarguren Mar. 27, 2018, 8:20 a.m.

PC-rako dira momentuz, baina nork daki etorkizunak zer ekar dezakeen ;)
Amazon prime harpidetza duzu? eskuratu hilero j...

Ander Intxaurrondo Mar. 26, 2018, 2:31 p.m.

Galdera tonta. Dohako joko hauek plataforma guztietarako dira? Edo PC bakarrik? Nik ere Prime kontua daukat eta joateko Twitch kontua egiten. Esper...
Amazon prime harpidetza duzu? eskuratu hilero j...

etxondoko Mar. 18, 2018, 5:41 p.m.

Arazoa ez zen MOD txukun honena, nire Ryzen 1600X + RX 580 zen. Linuxean CIV V da ez zebilena ondo. (MOD hau probatzeagatik itzuli nintzen joko hon...
Nafar Erresuma Civilization V-ean

Igor Okina Mar. 1, 2018, 7:26 p.m.

Nik MOD hau aspaldi deskubritu naban eta zeuri bezainbeste arritxu zoztan. Naiko dexente inda zaguala irdutxu jatan. Musika oso ondo dago, ta izate...
Nafar Erresuma Civilization V-ean

etxondoko Ots. 19, 2018, 10:57 p.m.

Aupa! Bikaina eta asko poztu nintzen ikustean. Berehala hasi nintzen probatzen. Linux mint 18.3 + CIV V MOD honegaz ez dago 20 txanda jarraian eg...
Nafar Erresuma Civilization V-ean