Playstation 2ko klasikoaren birmasterizazioa PC eta Switcherako soilik eskuratu izan daiteke.

Orain egun batzuk Japoniarako iragarri ostean, Bandai Namcok Katamari Damacy Reroll PS4 eta Xbox One europarretara ere iritsiko dela baieztatu du: azaroaren 20an kaleratuko dute Sonyren eta Microsoften plataformetan.

“2020a urte zaila izan da eta Katamari Damacy Reroll PS4 eta Xbox Onean kaleratuta mundu osoko etxebizitzetan irribarreak eta barre ahalgarak eratzea nahi dugu”, adierazi dute jokoaren arduradunek.

Reroll 2004. urtean estreinatutako Katamari Damacyren birmasterizazioa da. Jokalarien helburua Katamari pilota garraiatu eta objektuak batzea da. Edozer gauza itsatsiko da pilotara: txanponak, aulkiak, pertsonak, animaliak…

Birmasterizazioa PC eta Switcherako argitaratu zen lehenik orain bi urte. Bideojoko bitxi zein zoragarri honen analisia argitaratu genuen Game Erauntsian joan den ekainean. Irakurri nahi izanez gero, sakatu hemen.