2027an ikusiko dugu Henry protagonistaren odisea espantsio, misio eta eduki guztiekin.

Warhorse Studios garatzaileak eta Deep Silver argitaletxeak Switch 2rako Kingdom Come: Deliverance II Royal Edition aurkeztu du.

Rol abentura saritua iaz estreinatu zen gainerako plataformetan; Switch 2ko bertsioa, berriz, 2027an kaleratuko da. Royal Edition azpititulupean orain arteko eduki gehigarri guztiak biltzen dituen edizioa aurkitzen da: Brushes With Death, Legacy of the Forge edo Mysteria Ecclesiae espantsioen edukiak aurkitzen dira bertan, besteak beste.

2025eko jokorik onenen zerrenda guztietan azaltzea lortu zuen Warhorse Studiosek. Nintendo-ren gailuan nola moldatzen den ikusi beharko dugu: atal grafiko ikaragarriarekin, errendimendu aldetik indarra eskatzen duen titulu horietakoa da. XV. mendeko Bohemian zehar ariko gara, esploratzen, erabakiak hartzen, denetariko misioetan pertsonaia mordoa ezagutzen, eta, azken batean, ahal bezala bizirauten.

Bertsio berriarekin batera, ezin gaitezke ahaztu Warhorsen proiektu berriez: Kingdom Come berrian eta Middle-earth munduan girotutako proiektuan lan egiten dabiltza une honetan.

Datorren urtean gozatuko dute Switch 2ko erabiltzaileek Kingdom Come: Deliverance IIz.