Data iragarri gabe jarraitzen dute. Sora eta Riku bideo berrian erakutsi dituzte Square Enix-ekoek.

Kingdom Hearts IV Nintendo Direct emanalditik igaro da: Switch 2 gailuan estreinatuko dela jakitera eman du Square Enix japoniarrak, baina baita PC, PS5 eta Xbox Series plataformetan ere.

2022. urtean iragarritako, eta, oraindik kaleratu gabeko bideojokoak, plataformak zehaztu gabe eduki ditu orain arte. Bideo berria ere utzi digute, beste behin, Tokioko Shibuya Crossing ezaguna erakutsita.

Sora ikus dezakegu bertan, iragarpen bideoan egin bezala, bihotz gabeko erraldoiaren aurka borrokatzen. Abilezia bereziak eta bestelako elementuak ageri dira, baita Riku edo erakunde misteriotsuko pertsonaiak, baina, oraingoz, Disney unibertsoetako pertsonaiak alboratuta.

Kaleratze datak, berriz, zehaztu gabe jarraitzen du. Kingdom Hearts IV Switch 2, PS5 eta Xbox Series kontsoletan nahiz PCan estreinatuko da.

 

Aurrekoak, kontsola guztietara

Laugarrenarekin batera, Kingdom Hearts Collection [I ~ III] iragarri du Squarek. Alegia, Kingdom Hearts HD 1.5 + 2.5 ReMIX, Kingdom Hearts HD 2.8 Final Chapter Prologue eta Kingdom Hearts III + Re Mind batuko dituen bilduma.

Sei bideojoko nagusiek nahiz askotariko eduki gehigarriak eta espantsioek osatzen dute bilduma, zehazki. ARPG jokoak Switch 2, PS5 eta Xbox Series kontsoletan estreinatuko dira urriaren 8an. Aipatutako guztiak PCan eskura daitezke aldez aurretik.