Akziozko rol jokoaren birmasterizazioa da. Pasa den urtean kaleratu zuten gainerako plataformetan.
THQ Nordicek jatorriz 2012an kaleratutako Kingdoms of Amalurren birmasterizazioa ofizialki iragarri du Switcherako. Kingdoms of Amalur: Re-Reckoning martxoaren 16an estreinatuko da Nintendoren kontsola hibridoan.
Ken Rolston The Elder Scrolls IV: Oblivionen diseinatzaile nagusiak garatutako joko honek Todd Mcfarlane ezagunaren diseinuak erabiltzen ditu. Bertan hiru pertsonaia moten artean aukeratu dezakete jokalariek: gerlaria, aztia eta pikaroa izango dira.
Akziozko rol abentura erraldoi hau Big Huge Gamesek garatu zuen bere garaian. Switcheko jokalariek genero honen hutsunea igartzen izan dutela kontuan hartuta, eskertzekoa izango da Amalur bertan estreinatzea. Birmasterizazioak aldaketa eta hobekuntza gutxi batzuk gehitu ditu soilik; hori bai, etorkizunean kaleratuko dituzten eduki gehigarri guztiz berriak ere prestatzen ari dira. Fatesworn izeneko espantsioa 2021ean iritsiko dela aurreikusten dute garatzaileek.
Kingdoms of Amalur: Re-Reckoning pasa den irailean merkaturatu zen PC, PlayStation 4 zein Xbox Onerako.
Iruzkinak