Kopanito All-Stars futbol jokoa Linux, Mac eta Windows sistema eragileetarako dago eskuragarri.

Kopanito All-Stars Soccer PCrako argitaratutako futbol jokoa euskaratu da. Bideojokoaren menu eta testuak itzuli egin dira, gure hizkuntzan jokatu daitezkeen jokoen liburutegira gehituta.

Kopanito ez da beste futbol joko batzuk modukoa. Trebetasunean oinarritzen da. Honek esan nahi du jokoaren mekanika ikasi beharko duzula denborak aurrera egin ahala (bizitza errealeko futbolean bezala). Zehaztasuna eta erreflexuak landu beharko dituzu jokalari hobea izateko. Zorteak tarte txikia dauka Kopaniton. Jokalari onenak irabazten du, eta ez dago futbolarien estatistikarik zuri laguntzeko. Zeureak dira estatistikak. Eta Kopaniton denak balio du: ez dago faltarik, eta sarrerak ondo egiten jakitea garrantzitsua da.

Futboleko taktika eta mugimendu arruntez gain, noizean behin aktibatzen diren supermugimenduak funtsezko osagaiak dira jokoan: superjaurtiketa bat egin dezakezu eta baloia jaurti ostean ere bere norabidea kontrolatu, edo zure inguruko jokalari guztiak izoztu tarte baterako, edo aurkaria gola sartzear denean baloia atetik urrundu dezakezu haizagailu erraldoi baten laguntzarekin, edo...

Itxura komikodun jokalariek ukitu berezi bat ematen diote jokoari, eta golen errepikapenak GIF animazioetan gordetzeko aukera dago.

Ordenagailuaren aurka edo lagunekin jokatzeaz gain, online jokatzeko aukera ere badago, eta ez aspertzeko txapelketa eta erronka ugari ere badakartza.

Erosteko:

Jokoa Steam plataformaren bidez soilik eskura daiteke, hemen: Kopanito All-Stars Soccer Steam-en.

Kopanito euskaratzeko:

Deskargatu itzulpen-fitxategia, eta jokoaren karpetaren gainera erauzi beharko duzu. Adibidez, Ubuntun hau da:

/home/[erabiltzailea]/.steam/steam/steamapps/common/Kopanito All-Stars Soccer