Badator 20. korrika!! Game Erauntsiatik ere gure ekarpentxoa egin nahi izan diogu euskaldunon alde bi urtetik behin egiten den ekitaldi zoragarri honi. Eta horrela, euskaldunon aldeko aldarriak mundu birtualera ere ekarri nahi izan ditugu. Hainbat zoro zoragarri elkartu gara guk geuk sortu genuen Minecrafteko gure EH birtualean korrika saio bat egiteko.

Motorrak berotzen hasteko, birtualki eta modu sinbolikoan bada ere, hemendik aurrera izango ditugun erronkei aurre egiteko beroketa lan bat izan dela esan daiteke hortaz. Bertan, hiriburu ezberdinak igaro ditugu eta amaieran, festatxo batekin amaitu dugu dena.

Grabaketarako gainera, 360º teknologia erabili dugu eta bideoa ere horrelaxe dago. Komeni da beraz, mugikorretik Youtube beraren aplikazioan edota ordenagailuan 4K kalitatean ikustea grabatze molde honek ematen duen efektua kalitate gorenean sumatzeko. Ah! Ez ahaztu mugikorra 360º edo ordenagailuan saguaz bideoa mugitu eta gure mundu birtualaren panorama guztiaz gozatzeaz!

Tipi tapa, tipi tapa, korrika!