Game Erauntsia Elkarterako langile bila gabiltza. Interesatuek ondorengo eskaera orria bete, eta CVa nahiz aurkezpen gutuna bulegoa@gamerauntsia.eus helbidera bidali beharko dute. Aurkezpen gutunean bideojokoen eta euskararen munduarekin daukazun harremana azaltzea gustatuko litzaiguke.
Deskribapena
- Lanpostuaren helburua: era guztietako ekimenak egitea GE barruan.
- Jardunaldi mota: Lanaldi erdia
- Lekua: Telelana, noizean behin Euskal Herriko toki desberdinetan ekintzak antolatzeko erantzukizunarekin.
Eginkizunak eta erantzukizunak
- Tailer eta hitzaldi desberdinak antolatzea eta gauzatzea.
- Elkartearen kudeaketa administratibo txikiak egitea.
- Koordinazioa mantentzea beste lankidetza erakundeekin.
- Bideojokoen euskarazko dibulgazioa:
- Bloga elikatzea.
- Sare sozialetan jokalariekin hartu-emanetan egotea.
- Elkarteak kudeatzen dituen talde desberdinak dinamizatzea.
- Euskarazko bideojokoen eta garatzaileen jarraipena egitea.
- Komunitatea orohar indartzen saiatzea.
- Urteko ekintza esanguratsuenetan koordinazio lanetan laguntzea.
Baldintzak
Eskatzen dugu:
- Hizkuntzak: Euskara C1 maila.
- Informatika nahiz bideojoko ezagutzak.
- Bideojokozalea izatea.
- B gidabaimena nahiz autoa edukitzea.
- Antolakuntza eta kudeaketa gaitasunak.
- Hobekuntzara bideratutako orientazioa.
- Harremanetarako gaitasuna.
Baloratuko dugu:
- Bideoen zein irudien ediziorako gaitasuna.
- Blogean idazteko edo irratsaioan parte hartzeko gaitasuna.
- Itzulpenak egiteko gaitasuna.
- Aurretik euskalgintzan lan egin izana.
Lan deialdia maiatzaren 5ean itxiko dugu.
Ondorengo eskaera orria bete, eta CVa zein aurkezpen gutuna bulegoa@gamerauntsia.eus helbidera bidali. Zalantzarik baduzu, idatz iezaguzu helbide horretara.
Iruzkinak