League of Legends, Valorant edota Legends of Runeterra Epic Games Store-ra iritsi dira

Lander Unzueta | 2021/11/05 13:00 Berriak

Bideo-jokoak saltoki digitaletik jaitsi ahalko diren arren, horietara jokatzeko beharrezkoa izango da Riot Games-en launcher-a instalatzea.

Riot Gamesekoen bideo-jokoak Epic Games Storean argitaratu berri dituzte. Iragarpena Tim Sweneey-ren enpresakoek egin dute saltokiaren webgunean: League of Legends, Valorant, Legends of Runeterra eta Teamfight Tactics dira plataformara iritsitako jokoak.

Doako multijokalari ezagunak formatu berean estreinatuko dituzte EGSan. “Riot Games entretenimendu frankizia eraberritzaileak sortzen dituen munduko garatzailerik eta sortzailerik onenetakoa da” adierazi du Steve Allison EGSko zuzendariordeak. “Pozik” agertu da Riotekoak elkarlana hasteko prest agertuko direlako, beraien obrak “EGSan dauden milioka jokalari berriengana eramateko”.

Hori bai, bideo-jokoak Epicen saltokiko liburutegira gehitu arren, hauek exekutatzerakoan Riot Gamesekoen launcher berria instalatzea ezinbestekoa izango da; oharrean nabarmentzen dutenez launcher eraberritua hilabete honetan zabalduko dute. Automatikoki instalatuko da EGSan jokoak hasterakoan, eta jokalariek aurretik erabiltzailea sortuta baldin badute ezaugarri guztiak eta lagunen zerrenda mantenduko dituzte.

Rioten jokoei ongietorria emateko, nola ez, Fortnite ezagunarekin elkarlana hasi du Sweneeyren taldeak. League of Legendseko 140 heroietatik bat aukeratu dute horretarako: Jynx battle royale multijokalarian hautatzeko pertsonaia da gaurtik hasita. Zehazki, Arcane deitutako animazio telesailean daukan itxura edukiko du Jynxek.

Game Erauntsia facebook

Iruzkinak

Mesedez, sartu iruzkina utzi ahal izateko.

242
Kide

2
Jolasten

36
Online

Azken erantzunak

Damian 2025ko mai. 8a, 10:43

Begiratu kickstarterra! Itxura bikaina eta joko mota hau gustoko duenarentzat aukera ona!
Prelude Dark Pain-ek Kickstarter kanpaina arrakas…

eZpata_10 2025ko mai. 5a, 20:01

Mila esker benetan, Outer Wilds euskaraz jokatzea zoragarria izan da :D
Outer Wilds eta bere DLC-a, euskaratuta

Ibai Aizpurua 2025ko api. 3a, 00:14

Azkeenan 10 urte baina gehiagoren ondoren Mario kart berria BENETAN! Mundu irekia eta modu dexenterekin! Hori bai, 90€ fisikoan... Nintendori Wii U-a…
Mario Kart World mundu irekia eskaintzera dator S…

INHARTXO 2025ko urt. 16a, 16:56

Bozten naiz honen berri izan dutelako uskaras
Switch 2 kontsola aurkeztu du Nintendo-k