Gaurkoan bideojokoen beste arlo desberdin batekin natorkizue, dena ez bait da jolasa. Liburu pare bat gomendatu nahi ditut, bideojokoen mundua ardatz dutenak, nahiz eta,  tamalez, ezin diren euskaraz aurkitu.

Ready Player One.


Ready Player One


Agian ospetsuena eta gomendatuena da. Izatez, 2017. urterako liburu honetan oinarritutako Spilberg-en pelikula berria espero da, zeresana emango duena dudarik gabe. Liburak 2044. urtean kokatzen gaitu, mundu apokaliptiko batean, eta protagonista Wade Watts izeneko mutiko bat da. Gurasoak hilda ditu eta gorroto duen izeba batekin bizi da. Gizartearen gehiengoak bezala, Wade-k nahiago du eguneko orduen gehiengoa OASIS izeneko errealitate birtualeko munduan igaro, errealitate gordinean baino.

OASIS errealitate birtualeko mundu hau Halliday izeneko garatzaile batek sortua da, 80. hamarkadaren fan handi batek, eta munduko aberatsena izatera eramaten du. Bera hiltzen denean, oinordekorik ez izatean, OASIS erabiltzaile guztiei jokoan utzi duen altxorra aurkitzera gonbidatzen ditu bere aberastasunen jabe izateko, horretarako hainbat pista, froga eta abentura gainditu beharko dituztelarik.

Wade-ek lehen froga gainditzean, munduko milaka jokalariren aurka jardun beharko du, eta bizitzen jarraitzeko modu bakarra altxorra aurkitzea izango da. Horretarako ordea, bizitza birtuala alde batera utzi beharko du eta bizitza errealeari aurre egin.

 

Masters of Doom

Masters of Doom

Zer esaten dizue John Carmack izenak? Ezaguna egiten zaizue ez? Agian, historian izan den bideojoko garatzaile onenatako da. John Carmakek eta bere lagun John Romerorekin Doom jokoa edo Quake garatu zituzten, bideojokoen industria goitik behera aldatuz.

Liburu honetan horretaz hitz egiten da, bi joko hauen garapenean dagoen historiaz. Historiak, pizzak banatzen eta Super Mario Bros 3 jokoaren klonak programatzen ibiltzetik Ferrariak gidatzen amaitzerainoko ibilbidea kontatuko digu. Nobela moduan idatzia dago eta pertsonaia bitxi hauen pasarterik eroenak ere islatzen ditu.

 

Eta zuk, baduzu beste libururenbat gomendatzeko?