Originalaren aurretik jazotakoak kontatuko dizkigu Krat hirian. Soulsborne abentura aparta da Neowiz-ena.
Lies of P sarituak azkenik iragarri du bere eduki gehigarri handia. Overture izeneko espantsioa uda honetan kaleratuko du Neowiz estudioak.
Garatzaileen arabera abentura originalean kontatutako istorioaren aurretik gertatutakoak biziko ditugu DLCan. XIX. mende bukaerako Krat hirira bidaiatuko dugu oraingoan Stalker izeneko izaki misteriotsuari jarraitzeko, beste behin, Pinotxo protagonistarekin. Une garrantzitsuak biziko ditugu; alegia, panpinen eromenaren hasiera ikusiko dugu.
Espantsio handia izango dela esan daiteke, iragarpen bideoa ikusita. Kokalekuak, armak eta buruzagiak gehituko dizkio 2023ko bideojokoari, hainbat misterio argituz, eta, ziurrenik, beste hainbat sortuz.
Jatorrizko Lies of P sekulako ustekabekoa izan zen jokalarien komunitatearen artean: soulsborne benetan interesgarria eratu zuen Neowiz korearrak, balorazio bikainak eskuratuta.
Lies of P: Overture PlayStation eta Xbox kontsoletan zein PCan argitaratuko da.
Iruzkinak