Megagon Industries-ek txirrindua eskiengatik aldatuko du kirol jokoen bigarren atalean.

Lonely Mountains: Snow Ridersek argitaratze data iragarri du. Datorren asteartean, urtarrilaren 21ean, kaleratuko da kirol jokoa ordenagailuetan zein Xbox kontsoletan.

2019an estreinatu zen Lonely Mountains: Downhill arrakastatsuaren jarraipena aldaketa esanguratsuekin etorriko da. Lehena, kirol protagonista: txirrindularitza guztiz alboratuko du Snow Ridersek, eskiatzea proposatuta.

Horrela, ikuspegi isometrikoarekin eta eskiak jantzita, mendi elurtsuetatik jaisten ariko gara oraingo honetan: ibilbideak ahalik eta azkarren burutzea da gure erronka nagusia. Jaitsieretan berritasunak ikusiko ditugu: alde batetik, multijokalarian aritzeko aukera edukiko dugu, lagunen zein ezezagunen aurka lehiatuz; bestetik, eski gainean trikimailuak egin ditzakegu.

Poligonoko urriko estetika berezia mantentzen jarraitzen dute Megagonekoek, baina kokaleku handiekin. Jokalari bakarrarentzako kanpainan maila berriak, jantziak, eskiak, trikimailuak eta bestelakoak desblokeatzen joango gara, erronka desberdinak gaindituz.

Arkade mekanikak eta jokagarritasuna ardatz eduki arren, joko zaila eta zorrotza zen lehenengoa; jarraipenarekin ere antzeko oinarriak mantentzea espero da egileen aldetik.

Esan bezala, urtarrilaren 21ean Lonely Mountains: Snow Riders; saltoki arruntetan aurkitzeaz gain, Game Pass harpidetzaren bidez ere jokatu ahalko da.