Urriak 26rarte ezin izango da erabili partida ofizialetan.
Brasilgo munduko kopan Giorgio Chelliniri egindako hozkadak ondorioak izan ditu jokalari txiletarrarentzat FIFA 15ean ere.
Luis Suarezek debekatuak ditu futbolarekin erlazioa duten aktibitateak urriaren bukaerarate. Zigor honek ondorioak ditu FIFA 15 jokuan ere, Ultimate Team moduaren transferentzia merkatuan bilaketa bat egitean ez da agertzen aurrelari txiletarra. Bartzelona (udan sinatu zuen talde katalanarekin) aukeratzen duen erabiltzaileak, ohar bat jasoko du urriaren 26tik aurrera egongo dela erabilgarri jokalaria abixatzen.
Errealitatean bezala, jokalaria lagun arteko eta ofizialak ez diren partidetan bakarrik erabil daiteke, hau da jokuaren online eta lagun arteko moduetan.
Iruzkinak