2K Gamesek Mafiako joko guztiak bilduko ditu. Lehen jokoaren remakea garatu eta azken biak birmasterizatu egingo dituzte.
Hainbat zurrumurren ostean, 2K Gamesek ofizialki iragarri du Mafia sagako jokoen birmasterizazioan lanean ari dela. Mafia Trilogy izenpean, Mafia, Mafia II eta Mafia III bilduko ditu.
Iragarpena teaser trailer baten bidez egin dute. Informazio askorik eman gabe, mafiosoen sagako bigarren eta hirugarren jokoaren irudiak ikus daitezke bertan.
2002. urtean estreinatutako lehenengo bideojokoa ere azaltzen da teaserrean, baina jatorrizko joko birmasterizatuaren eszenak agertu beharrean berregindako eszena labur batekin osatu dute trailerra. Trailerra argitaratu ondoren Mafiaren bertsio berriaren hainbat irudi agertu dira saretik. Horietan ikus daitekeenez Tommy Angelok bizitako akziozko abenturaren remakea garatzen ari dira.
Teaserrak ezer gutxi argitu duen arren bihar, maiatzaren 19an, jakin beharreko guztiak zehaztuko dituztela agindu dute Mafia Trilogyren arduradunek: 18:00etan egingo dutela azpimarratu dute sare sozialen bitartez.
Iruzkinak