Marvel’s Spider-Man Remasteredek PS5ean edukiko dituen berritasun eta aldaketak zehaztu dituzte

Lander Unzueta | 2020/10/12 11:00 Berriak



Peter Parkerrentzako aurpegi berria, ray tracinga eta eduki gehigarriak ekarriko ditu birmasterizazioak.

Sonyren kontsola berria Marvelen superheroi araknidoaren bi abenturarekin batera merkaturatuko da. Marvel’s Spider-Man: Miles Moralesekin batera PS4ko lehen jokoaren birmasterizazioa salduko dute japoniarrek. Marvel’s Spider-Man Remastered hainbat berritasunekin iritsiko da PS5era.

Aldaketarik nabarmenetakoa Peter Parkerrengan nabarituko dute zaleek. Abenturaren protagonistaren aurpegia guztiz eraldatu dute birmasterizaziorako: jatorrizko jokoan John Bubniak aktorean oinarritutako aurpegia izan zuen, baina oraingoan Ben Jordan aktorearen antza izateko lanean jardun dute.

Playstationen blogean azaldu dutenez, “Bubniakekin lan egitea izugarria” izan zen garatzaileentzat. Hala ere, “Peter Parkerren zein ahotsa jartzen dion Yuri Lowenthalen pare hobearen bila” aritu direla nabarmendu dute: “Ben Jordan hautatu dugu Parkerren PS5eko aurpegia izateko”. Zaleen kexen aurrean erabakia “beharrezkoa” dela aldarrikatu du Bryan Intihar zuzendariak.

Peter Parkerren itxuraldaketarekin batera atal grafikorako hobekuntza eta konponketak gehituko dituzte. New York inoiz baino hobeto ikusiko da hobetutako material eta modeloekin. Ez hori bakarrik, ray tracingarekin denbora errealean sortutako islak ikusiko dituzte jokalariek: eraikinetako kristaletan hiri osoa isladatuko da, eta girotzeko itzal berriekin batera birmasterizazioaren eguneraketarik deigarriena izango dela azpimarratu dute.

Performance Mode deitutakoarekin 60 irudi segunduko tasa egonkorra lortu dute garatzaileek: jokoa arinago ibiliko da modu horretara. Bizkortasunaren haria jarraituz, PS5aren SSDarekin ia uneko karga denborak edukiko ditu Marvelen jokoak. Metroan bidaiatzerakoan agertutako animazioak faltan botatzen badituzu horiek aktibatzeko modua egongo dela azaldu dute arduradunek.

Azkenik entzungailu berezietan funtzionatuko duen 3D soinu espaziala eta DualSense agintearen kontrol haptikoak nabarmentzen dituzte.

Spider-Manek lortzeko zituen traje bereziak ziren bideojokoaren altxor handienetako bat, eta birmasterizaziorako hiru traje berri gehituko dituzte: The Amazing Spider-Man filmeko trajea izango da lehena.

Marvel’s Spider-Man Remastered azaroaren 19an kaleratuko da. Marvel’s Spider-Man: Miles Morales – Ultimate Editionekin batera eskuratu ahalko da soilik.

Jatorrizko Marvel’s Spider-Manen analisia idatzi genuen Game Erauntsian joan den apirilean. Irakurri nahi baduzu sakatu hemen.

Game Erauntsia facebook


Iruzkinak

Mesedez, sartu iruzkina utzi ahal izateko.

182
Kide

2
Jolasten

36
Online

Azken erantzunak

Iker Ibarguren May 22, 2020, 2:16 p.m.

Puuuuuuufffffa! zenbat gozatu (eta sufritu!!) nuen joko honekin.... Artikulu bikaina Lander!!
Lordraneko erreinutik galduta - Dark Souls gogora…

Lander Unzueta April 25, 2020, 2:21 p.m.

Ez dute preziorik aipatu, beraz ez dut uste doakoa izango denik jatorrizko jokoa free to play bezala kaleratu zuten arren...
Trackmania berria uztailaren 1ean argitaratuko du…