Kaixo lagun!
Konturatuko zineten bezala, MC zerbitzariko jokoen munduak itxita daramatza egun batzuk. Honen arrazoia, guztiz berritzen eta berregiten ari garela da: Joko eta mapa berriak izango dituzue laster, eta puntuaketa sistema bateratu bat ere bai. Puntu hauek erabiliz, gauzak erosi ahal izango dituzue eta hilabetero gehien lortzen dituenak saria izango du. Laburbilduz, jokoen esperientzia hobetu nahi dugu, dibertigarriagoa eta erakargarriagoa izateko.
Guzti hau administratzaileok bakarrik egin genezake, baina zuen laguntzaz askoz azkarrago egin dezakegu, eta bide batez, eraikitzen ondo pasatu. Askok ze joko jarriko ditugun galdetuko duzue, ba hori ere zuen esku utziko dugu, zuek aukeratuko dituzue. Zerbitzarian joko bat jartzeko bi lan egin behar dira: Batetik jokoaren plugina garatu, eta bestetik, mapa eraiki.
Jokoen pluginen garapena:
Oraingoz, bi joko ditugu prest jokoen aro berrirako. Lehenegoa Build Battle da, txapelketarako garatu genuen, eta ondoren publiko egin ere bai, nahi duenak hemendik deskarga dezake CreativeCommons lizentziapean. Bigarrena berriz OITC da, zerbitzarian izugarrizko arrakasta duen jokoa. Utzi iruzkinetan ze joko berri nahi dituzuen zerbitzarian, eta gu jartzen saiatuko gara. Hortaz gain existitzen ez den ideiaren bat baduzue esan, eta gu arduratuko gara garatzeaz. Idealena hori izango litzateke, zerbitzarian joko propioak izatea, beste inon jolastu ezin daitezkeenak. Eman buruari eta ea denon artean zerbait originala bururatzen zaigun!
Java-n programatzen baldin badakizu eta lagundu nahiko bazenu primeran etorriko litzaiguke! Bukkit-erako programatzen ikastera gonbidatzen zaituztet guztiei, programazioan murgiltzeko modu bikaina da, youtuben tutorial asko daude.
Mapak eraikitzea:
Dagoeneko, batzuek izan duzue jokoen maparen bat edo beste eraikitzeko aukera, baina orain jende guztiari zabaldu nahi diogu. Momentu honetan bi OITC mapa daude egiteke, eta zuek proposatutako jolasen mapak ere bai. Eraikitzen artista batzuk zaretela erakutsi diguzue, beraz ziur gaude emaitza ikaragarria izango dela.
Beno, eta honekin bukatu dut esan beharrekoa, mila esker irakurtzeagatik, eta ez ahaztu zuen proposamenak iruzkinetan edo foroan uztea!
Iruzkinak (2)
lolailolailo12 2015ko uzt. 20a, 17:30
Skywars eta Eggwars mapak egitera animatzen gara Errazkin ta biok.
Ez dakigu noiz egongo agren egiteko baina egingo dugula seguru nago, eskerrik asko!
Aitor
Bingen Galartza Iparragirre 2015ko abu. 1a, 16:57
Kaixo Aitor,
Lehenik eta behin barkamena eskatu nahi dizut hain berandu erantzutegatik, eta eskerrak eman oraingoan ere zure laguntza eskeintzeagatik, jende guztia zu bezain eskuzabala balitz mundu hau ez litzateke orain ezagutzen duguna bezalakoa izango. Badakit oporretan zaudela, itzultzen zarenean abisatu eta nahi duzuna eraikiko dugu.
Ondo izan!