Jokagarritasun klasikoarekin itzuliko da robot urdina 2027an: kontsoletan eta PCan ikusiko dugu.

Capcomek bere Blue Bomber maitatuaren itzulera iragarri du. Mega Man: Dual Override izenarekin, sagako hamabigarren atala izango da.

2.5D estetikarekin zein jokagarritasunarekin, frankiziaren erroetara bueltatuko da Capcom. Mega Manekin jauzika eta tiroka ariko gara maila desberdinetan zehar, buruzagiarenganaino iritsi arte.

Maila koloretsuak, etsai eta erronka berriak, zein, noski, protagonistarentzako botereak eta abileziak agintzen ditu obra berriak. Buruzagiak aipatuta, Capcomekoek Robot Master etsai nagusia diseinatzeko lehiaketan parte hartzeko aukera edukiko dute datorren hilabetean: esteka honetatik bideratuko dute proposamena.

Hori esanda, Dual Override ikusteko itxaron egin beharko dugu oraindik: 2027rako argitaratzeko asmoa daukate japoniarrek. Switch, PlayStation zein Xbox kontsoletan eta PCan kaleratuko da.

 

Bigarren proiektua martxan?

Mega Manen 40. urteurrena ospatzeko asmoarekin argitaratuko dute, eta, zurrumurruen arabera, ez da robot urdinak jasoko duen titulu bakarra izango; hots, bigarren titulu handia prestatzen omen dabiltza Capcomekoak.