Metal Gear, Metal Gear Solid eta Metal Gear Solid 2 GOG plataformara heldu dira ezustean.

Zurrumurru eta filtrazioen ondoren, Konamik Metal Gear sagako hiru joko argitaratu ditu PCrako. Oraingoz CD Projekten GOG plataforma digitalean eskuratu daitezke.

Kaleratutako jokoak Metal GearMetal Gear Solid eta Metal Gear Solid 2 Substance dira. 1987ko klasikoa 5,99 eurotara jarri dute salgai, eta Solid sagako bi lanak 9,99 euroren truke eskuratu daitezke.

Arduradunek ez dute jatorrizko Metal Gear edo MGS 2ri buruzko aldaketarik aipatzen saltokiko deskribapenean. MGSek, baina, hobekuntza grafikoak dituela nabarmendu dute. Gainera, bi Solid jokoek aginteentzako euskarria jaso dute. Halere, ez dirudi MGS HD Collectioneko hobekuntzak dituztenik.

Hiru jokoak inolako DRMrik gabe eskuratu daitezke GOG bitartez. Metal Gearrekin batera Konami Collector’s Series: Castlevania & Contra ere argitaratu dute japoniarrek.