Atal estetiko berriztatuarekin, iOS eta Android gailuetan kaleratuko du SNK-k.
Metal Slug Code: J arkade jokoa iragarri du SNK ekoizleak. Tencent Gamesen parte den TiMi Studios garatzailea prestatzen ari da mugikorretan argitaratuko den lana.
Grafiko berriztatuekin, Code: J-k lehen Metal Slug klasikoetan ikusitakoa berpizteko helburua dauka. Ukipen pantailentzako euskarria edukiko du iOS eta Android gailuetarako Metal Slug honek, baina arkadeetako akzio frenetikoa mantenduko du.
Oraindik argitaratze datarik zehaztu gabe, aurten argitaratzea aurreikusten dute arduradunak. Ez da SNK prestatzen ari den Metal Slug bakarra; kontsoletarako bideojoko berria garatzen ari direla iragarri zuten orain gutxi.
Iruzkinak