Raymanen sortzaileak Beyond Good & Evil 2ren eta Wilden garapena aurrera doala adierazi du.
Michel Ancel garatzaile frantziarrak bideojokogintza utziko duela adierazi du. 30 urteko ibilbidean Rayman, Beyond Good & Evil eta Rabbids bezalako saga arrakastatsuak sortu ondoren natura erreserba batean lan egiteko erretiratuko da.
Erabakia Instagrametik iragarri du 48 urteko sortzaileak. “Gaurko eguna oso berezia da niretzat. 30 urteren ondoren bideojokoak garatzeari utzi eta nire bigarren pasioan buru-belarri lan egiteari ekingo diot”.
Orain arte prestatzen aritu den proiektuei buruzko informazioa eman du Ancelek. Izan ere, Beyond Good & Evil 2 eta Wild lanen garapenean murgilduta egon da. “Ez arduratu, orain dela hilabete batzuetatik taldeak beraien kabuz ari dira lanean eta proiektuak aurrera doaz“.
Iruzkinak