Urtebete baino zertxobait gehiago igaro da Minecrafteko 1.8 bertsioa kaleratu zutenetik, 2014ko irailaren 2an, hain zuzen ere. Eguneraketa horretan, hainbat objektu berri gehitu bazituzten ere, banderak eta armor-standak esate baterako, mapagintzaren alorrean zentratu ziren, eta beraz, jokalari arruntentzat ez zuen beste munduko aldaketarik ekarri. Ez da ordea gauza bera gertatuko kaleratzear dagoen 1.9 bertsioarekin. Zergatik diodan hori jakin nahi duzu? Ba, jarraitu irakurtzen
PVP Iraultza
Eguneraketa honek, "Combat Update" ere deiturikoak, izugarrizko iraultza ekarriko du PvP-aren mundura. Sistema guztiz birplanteatu eta berritu dute, zorionez edo zoritxarrez, berriro ikasi beharko dugu borrokan. "Click Spaming" deituriko teknikak gutxirako balioko du hemendik aurrera, izan ere, arkuarekin gertatzen den bezala, kolpeak oso azkar jotzen baditugu, ez dute ia kalterik egingo. Adibidez: Creeper bat diamantezko ezpata batekin aipaturiko teknika erabiliz hiltzeko, 12 kolpe jo beharko dizkiogu, kolpeen artean pixka bat itxaronda berriz, 3 besterik ez.
Esandako ezaugarri honekin oso lotuta, erraminta bakoitzak egiten duen min kaltea ere aldatu dute. Orain arte, diamantezko ezpata zen indartsuena, hemendik aurrera, abiadurarekin lotuta egongo da. Ondorengo taulan ikus daitekeen bezala, aizkora izango da erramintarik indartsuena, min handiena egiten duena, baina geldoena ere bai. Hortaz, egoeraren arabera moldatu beharko gara, ezpata edo aizkora erabiltzea komeni zaigun erabakiz.
Alor honetan beste berrikuntza garrantzitsu bat ezkutuak gehitu dituztela da. Hauek 90ºko babesa emango digute etsaiengandik babesteko. Dudarik gabe berrikuntza oso interesgarria, pixkanaka erabiltzera ohitu beharko garena. Banderak erabiliz nahi bezala pertsonalizatzeko aukera ere izango dugu.
PvP berrikuntzekin jarraituz, gehitutako geziak aztertzen jarraituko dugu. 16 gezi mota izango ditugu, bat jokoko edabe bakoitzeko, horrela, jokalariak sorgintzeko aukera izango dugu beraien ondoan egon gabe. Eta ez bakarrik ondorio negatiboak dituztenak, bestelako geziak ere izango ditugu, esate baterako, gure taldeko norbait arriskuan baldin badago osasun gezi batez lagundu ahalko diogu. Guztietan interesgarriena "Spectral arrow" izenekoa da, etsaiak markatuko baititu, eta azpiko irudian ikus daitekeen bezala, pareta baten atzean ezkutatuta egon arren, ikusten jarraituko ditugu.
Ezkerreko eskua
Inoiz konturatu al zara Minecraften eskubiko eskua bakarrik erabil daitekeela? Ba eguneraketa honi esker, biak erabili ahalko ditugu. Adibidez, meategian gaudenean, esku batean antortxak eta bestean pikotxa eraman dezakegu, horrela ez gara etengabe eskuko elementua aldatzen aritu beharko, eta denbora asko aurreztuko dugu. Borrokarako ere oso baliagarria izango da: arkua eta ezpata , edo ezkutua eta ezpata aldi berean.
Komando bloke berriak
Berri onak redstone zaleentzat, 2 komando bloke mota berri gehiago izango baititugu. Alde batetik, errepikagailu motakoak ditugu, hauek "tick" bakoitzean exekutatuko dute ezarritako agindua, horrela redstone erlojuen garrantzia murriztuz. Bestetik, kate motakoak, aurreko komando blokeko agindua ondo bete bada bakarrik exekutatuko direnak ditugu. Orain arte genituenen dinamika ere pixka bat aldatuko da, beraien noranzkoa ezarri ahalko dugu, katean bata bestearen atzetik funtzionatu dezaten.
The-End itxuraldatua
Amaierako mundua itxuraldatu nahi izan dute, mundua sortzeko modua aldatuz. Gaztelu, landare eta uharte berriak izango ditu, eta baita barku hegalariak ere. Barku hauetan hegan egiteko balio duen Elytra izeneko kapa aurkituko dugu. Beno, hegan egiteko baino planeatzeko balioko du.
Amaierako munduko gaztelu edo hirietan mob bitxi hau ere gehitu dute. Zoritxarrez, hildakoan esperientzia bakarrik askatuko du.
Dragoiari dagokionez ere, berrikuntza txiki batzuk dauzkagu: borrokatzeko era aldatu diote, zailagoa izango da garaitzea, azido berezi batez erasotoko baigaitu. Nahi haina alditan spawneatu ahal izango dugu, baina hildakoan esperientzia gutxiago, eta arrautza ordez burua askatuko du.
Txalupak
Orain arteko txalupei arraunak jarri dizkiete, eta beraien abiadura jokalarien esku egongo da. Gainera, jokalari bat baino gehiago onartuko dituzte eta ez dira gehiago ibaiko ertzaren kontra jotakoan puskatuko. Noizko estropada txapelketa bat zerbitzarian?
Erremolatxak
Adi, eguneraketa honetako berrikuntza interesgarria orain dator eta: patatak eta azenarioak jatez aspertuta? Ba hasi erremolatxak ereiten! Bai, ondo entzun duzu, Mojangek erremolatxak gehitu ditu...
Kaleratzea
Mojang etengabe ari da bertsio berri honen kaleratze eguna atzeratzen, gabonetan irtetekoa zen, baina errendimendu arazoak izaten ari zirela argudiatuz 2016. urteko hasierarako utzi zuten. Ondoren otsailaren 25ean izango zela esan zuten, eta orain otsailak 29 astelehena. Benetako arazoak ariko dira izaten edo hypea sortzeko teknika bat ote?
Beno, hauek dira Minecraft 1.9 bertsioak ekarriko dizkigun ezaugarri esanguratsuenak, guzti-guztiak jakin nahi badituzue, hau irakurtzea gomendatzen dizuet. Zuen iritzia ere jakin nahi dut, zer iruditu zaizue eguneraketa? PvP-an benetako iraultza ekarriko al du?
Iruzkinak (6)
izar 2016ko ots. 29a, 20:47
denok nahi genituen gauza auek:kolore baruak,ezkerreko eskuaren erabilera,gezi espezialak,erremelotaxa(hori ez genuen ezta espero XD), edabe modu berriak,edabe berriak etab. Baina noiz alko dugu erabili 1.9 gamerauntsian??????? ori izango da denon galdera e. ezta?!?!??!?!?!??!?!
izar 2016ko mar. 1a, 20:23
erantzuna
mese
erantzun edo hilko zaitut
benetan ari naiz
izar 2016ko mar. 4a, 22:39
:(
:D:D
:)
Bingen Galartza Iparragirre 2016ko mar. 10a, 20:34
Barkatu Izar, zure iruzkina ikusi gabe nuen !
Aste Santuan eguneratzen saiatuko naiz, espero dut ordurako zerbitzarian erabiltzen ditugun pluginak eguneratzea. Guk egindakoak prest daude 1.9rako, baina beste asko talamalez ez daude gure esku. Hala ere, lasai egon, izango dugu denbora bertsio berriaz disfrutatzeko. ;D
izar 2016ko mar. 17a, 21:38
ni beti arraunean egongo naiz
jeje :D
anai arraunlaria izandakoa dut eta :D
Bingen Galartza Iparragirre 2016ko api. 3a, 21:34
Hau da gogoa dudana zerbitzaria eguneratzeko! Plugin baten zain gaude, ea azkar egiten duten. Orain MC 1.9arekin sar zaitezkete, baina zerbitzariak 1.8an bezala funtzionatzen du.