Caves and Cliffsek bloke eta elementu berri mordoa gehituko dizkio bideojokoari. 2021eko udan estreinatuko da.
Minecraft Live ekitaldia ospatu dute esplorazio eta mundu sortzaileen zale eta arduradunek. Bertan egindako iragarpenen artean Caves and Cliffs espantsioa izan da nagusia: Minecraften kobazuloak eta labarrak eraberrituko duten eguneraketa izango da.
Zehazki, bideojokoak kokaleku horiek prozeduralki sortzerakoan hobekuntzak ezarriko ditu espantsioak. Jokalariak gune ederrago eta anitzagoekin aurkituko dira Minecraften.
Bestelako elementu berriak ere gehituko dira. Mob eta animalia berriak ekarriko ditu Caves and Cliffsek: Wardena, ahuntzak eta axolotlak izango dira alde horretako gehikuntzak.
Gainera, orain artean ezezagunak izan dire materialak aurkituko dituzte jokalariek. Teleskopioak sortzeko erabiliko diren ametista geoda ederrak, gaitasun berriak ekarriko dituen kobrea, estalaktitak, estalagmitak eta gehiago ekarriko ditu espantsioak.
Garatzaileek ez dute argitaratze data eman nahi izan, baina Minecraft Caves and Cliffs datorren urteko udan kaleratuko dutela adierazi dute.
Espantsioa ez da izan egunotan Minecraften zaleek jasotako albiste bakarra izan. Minecraftek Nintendoren Super Smash Bros. Ultimatekin bat egingo du: Steve, Alex, Zombie eta Enderman pertsonaiak borroka jokoaren borrokalariak izango dira.
Iruzkinak