Lehen euskal Minecraft zerbitzaria izango da. Jokoa bera euskaratua badago, baina zerbitzaririk ez. Hau da, euskaraz eta euskaratik zerbitzari berean jolastuko duen Minecraft komunitatea garatu nahi dugu. Falta hori zegoela sumatu genuen eta proiektuari ekin genion. Momentu honetan hainbat kide gaude lanean baina zerrenda irekia da, edozein laguntza ondo dator.

Gure Minecraft zerbitzariari buruz edonolako zalantzarik baduzu, hauek argitzeko MEG bat prestatu dugu:

Noiz irekiko da?
Oraindik ezin dugu data zehatzik jarri. Gogor ari gara lanean, zerbitzaria ahalik eta azkarre martxan jarri nahi dugu, baina  jokuaren mapak eta beste hainbat ezaugarri ondo garatu eta zerbitzari landu bat jarri nahi dugu. Gure aurreikuspenen arabera urte berriarekin batera zabaltzea espero dugu.

Hemen aurrerapen bideo txiki bat:


FINANTZIAZIOA

  1. Nola finantzatuko da zerbitzaria?
    Zerbitzaria erabiltzaileek egindako dohaintzen bidez finantziatuko da, zerbitzaria martxan jartzeko lehenengo urterako Karena crowdfunding plataforma erabiliaz hasieran, baina ondoren paypal bidez egindako mikro ordainketez.
  2. Zer abantaila lortuko ditut dohaintza eginez gero?
    Zerbitzaria beteta dagoenean sartzeko lehentasunaz gain, beste hainbat abantaila bisual emango zaizkizu: Txata koloretan, maskotak, zerbitzariari hobekuntzak eskatzeko eskubidea…
  3. Ezin dut dohaintzarik egin, zerbitzarian jolas al dezaket?
    Noski baietz! Zerbitzaria guztiz dohako izango da behin martxan jarrita. Hala ere kontuan hartu zerbitzaria zabalik mantentzeak gastu batzuk dituela, eta denon artean ordaindu ezean ezinezkoa izango dela hau martxan jartzea. Ordaindu beharreko urteko kuota ez da horren beste eta animatu zaitez!
  4. Zertara bideratuko da dohaintzekin lortutako dirua?
    Crowfunding-arekin eta ondoren bestalako paypal dohantzekin eskuratutako diru guztia zerbitzaria zabalik mantentzeko izango da. Game Erauntsiako inork ez du ezer eskuratuko.

DATU TEKNIKOAK

  1. Zer behar da zerbitzarian jolasteko?
    Minecraft joko originala deskargatuta izatearekin nahikoa da. Ez da inolako “mod” edo bestelako gehigarririk deskargatzea behar. Jokoaren prezioa ere merkea da, 19€.
  2. Zer bertsiotan egongo da zerbitzaria?
    Zerbitzaria Minecraft 1.7 bertsioan egongo da, baina 1.8 arekin sartzeko aukera ere izango duzu.
  3. xBox, android edo ps3 ko Minecraft bertsioarekin sartu al izango naiz?
    Ez, tamalez kontsola eta PC zerbitzariak ez dira elkarren artean  bateragarriak eta gure zerbitzaria PCrako prestatuta dago.
  4. Zenbat jokalarik izango dute sartzeko aukera?
    Aldi berean zerbitzarian sartuta 30 jokalari egon daitezke. Sartzeko lehentasuna dohaintza egin dutenek izango dute. Zenbat eta diru bilketa handiagoa egin, jokalari kantitatea handitzea eta beste hainbat hobekuntza gehitzea aztertuko da.


Hona hemen zerbitzarirako eraikitzen ari garen mapa zuzenean jarritzeko aukera ere:


Guzti honetaz aparte, bestelako ekarpenen bat edo iradokizunen bat egin nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan kontaktu formulariotik, @gamerauntsia twitter edo Gamerauntsia facebook kontuaren bidez. Proiektu honentzat bereziko prestatutako foro atal bat ere badaukagu eztabaidarako.

Horrez gain Minecraft jokoa bera euskaratzen lagundu nahi baduzu hemen duzu aukera. Itzulpenen %71an dago. Animo!