Minecraft zerbitzaria bueltan da

Bingen Galartza Iparragirre | 2018/08/27 21:22 Zerbitzariak



2015eko urtarrilaren bata egun handia izan zen euskal bidejokalariontzat; izan ere, egun horretan lehen euskal Minecraft zerbitzaria ireki genuen crowfunding kanpaina arrakastatsu bati esker. Garai hartan, boga-bogan zegoen, eta jokoa bera euskaraz egon arren, ordura arte ez zegoen gure hizkuntzan jolasteko zerbitzaririk. Jokalarien harrera primerakoa izan zen, atsedenik gabe aritu ginen jolasean eta hamaika abentura bizi genituen elkarrekin. Lagun berriak egiteko aukera ere eman zigun (garai hartan sortutako zenbait taldek oraindik elkarrekin jolasten dutela jakin dugu).

 

Bi urte luze eta gero, atsedentxo bat hartzea erabaki genuen, baina, hitz eman bezala, itxiera behin-behinekoa izan zen. Orain, berriro irekitzea erabaki dugu, Izarkom Euskal Herriko telekomunikazio operadorearekin elkarlanean. Gainera, Izarkomen helburuetako bat sare askeak bultzatzea denez, gure zerbitzarira guifinet saretik zuzenean sartzeko aukera izango dugu. Asko eskertzen diegu aukera hori eman izana, eta ziur gaude etorkizunean ere proiektu gehiago landuko ditugula elkarrekin.

 

 

Zerbitzariaren funtzionamendua aurrekoaren antzekoa izango da: jokalariek izango dute hitza eta beraiek erabakiko dute zein bide hartu. Administrazio taldea jokalari beteranoz osatuko da hasieran, baina espero dugu pixkanaka jende berria gehitzen joatea. Ideia asko ditugu buruan, baina zuenak entzuteko irrikitan gaude.

 

Irekiera irailaren 8an izango da, arratsaldeko lau eta erdietan. Game Erauntsiaren Twitch kanalean zuzenekoa izango dugu, eta TheTowers, OITC eta TNTRun minijokoetan arituko gara. Horretaz gain, gure EH birtualetik paseotxo bat egin eta jokalariek sortutako eraikin esanguratsuenak bisitatuko ditugu. Laster eguneratzea espero badugu ere, 1.12.2 bertsioa erabiliko dugu. Bertan sartzeko helbidea mc.gamerauntsia.eus izango da.

 

Informazio gehiago zerbitzariko orrialdean izango duzue laster. Han espero zaituztegu!

 

Game Erauntsia facebook


Iruzkinak (4)

Iban Lantxo Ira. 4, 2018, 7:33 p.m.

Itzel! Galderatxo bat, azken eguneraketak direla eta, oraingoan kontsolen bertsioetan zerbitzarian sartzeko aukerarik dagoen dakizue?

Errazkin_Gamer08 Ira. 6, 2018, 10:28 a.m.

Nola erregistra nahiteke MInecraft-eko zerbitzarian?

Bingen Galartza Iparragirre Ira. 6, 2018, 5:09 p.m.

Kaixo Iban! Ba zoritxarrez ez... Crossplaya Minecraft Windows Edition, kontsolak eta mugikorren artekoa da, baina gu Java Editionera jolasten gara. Microsoftek Minecraft erosi zuenean Windowseko bertsioa atera zuten, baina ez du batere arrakastarik izan.

Bingen Galartza Iparragirre Ira. 6, 2018, 5:11 p.m.

Aupa Errazkin! aspaldiko! Jokalari beterenoak ez daukazue berriro erregistratu beharrik. Erregistratzeko orrialdea laster publikatuko dugu, hala ere, lehengo zerbitzarian ez bezala erregistratzea ez da derrigorrezkoa izango jolasteko. Hori bai, egiten dutenek zenbait abantaila izango dituzte.

Mesedez, sartu iruzkina utzi ahal izateko.

164
Kide

0
Jolasten

12
Online

Azken erantzunak

Urtzi Odriozola Ira. 30, 2018, 11:09 p.m.

Kaixo!! Pozten gara!! Lanean jarraitzeko indarrak ematen dizkigu honelako erantzunak ikusteak! Mila esker!
'Wonder Boy': klasiko baten gaurkotze arrakasta...

raulet7 Ira. 22, 2018, 10:30 a.m.

Egun on, Soy un chico de Barcelona y estoy interesado en conseguir el videojuego Jai Alai Spot para PC del año 2001. Si alguno de vosotros lo tie...
Lehen bideojoko euskalduna?

heaxpsd Ira. 12, 2018, 11:05 p.m.

Post baliagarri eta interesgarria, eskerrik asko konpartitzeagatik!
'Wonder Boy': klasiko baten gaurkotze arrakasta...

Bingen Galartza Iparragirre Ira. 6, 2018, 5:11 p.m.

Aupa Errazkin! aspaldiko! Jokalari beterenoak ez daukazue berriro erregistratu beharrik. Erregistratzeko orrialdea laster publikatuko dugu, hala er...
Minecraft zerbitzaria bueltan da

Bingen Galartza Iparragirre Ira. 6, 2018, 5:09 p.m.

Kaixo Iban! Ba zoritxarrez ez... Crossplaya Minecraft Windows Edition, kontsolak eta mugikorren artekoa da, baina gu Java Editionera jolasten gara....
Minecraft zerbitzaria bueltan da