Mechwarrior 5ekin eta Ark: Survival Evolvedekin hasi dituzte frogak, eta datozen asteetan joko gehiagok erabiliko dituzte ezaugarri berriak.
Agindutakoa baino ia urtebete beranduago, baina Epicek moden euskarria eta lorpen sistema gehitu dizkio bere bideojokoen plataformari. Oraindik froga fasean dagoen arren Epic Games Storeko jokoak gutxinaka lorpenak edukitzen hasiko dira, baita modak kudeatzeko euskarria ere.
Iragarpenak txioen bidez egin dituzte. Horietan azaltzen dutenez, modak zein lorpenak bideojoko zehatz batzuetan soilik ezarri dituzte; ezaugarri berrien frogak egiten hasi baino ez dira egin. Askotariko aldaketa eta hobekuntzak gehitzen joateko asmoa agertu dute Epicekoek.
Zehazki, albistea argitaratzeko unean Ark: Survival Evolvedek soilik ditu lorpenak EGSan; moden kasuan Mechwarrior 5ekin hasi dira frogak egiten. Halere, Epicen bozeramaile baten arabera datozen asteetan are joko gehiagotan ikusi ahalko ditugu.
Iruzkinak