Hiru borrokalariz osatutako taldeen arteko norgehiagokak proposatuko ditu. PC, PS5 eta Xbox Series gailuetan kaleratuko du Bandai Namco-k.
My Hero Academia: All’s Justice otsailaren 6an argitaratuko duela iragarri dute Bandai Namco argitaletxeak eta Byking garatzaileak. Manganime maitatuaren istorio guztia —bukaeraraino— kontatuko digu borroka bideojokoak.
Anime edo arena borroka jokoen jokagarritasunarekin, borrokalarien atzean kokatzen den kamerarekin biziko ditugu dueluak: Midoriya, Bakugo, All Might, Shigaraki, Dabi, Mirko edo All for One bezalako superheroiak eta superbilauak kontrolatuko ditugu; egileen arabera, pertsonaien azken formak eta transformazioak bilduko dituzte.
3 vs 3 norgehiagokak dira, hain zuzen, My Hero One’s Justice sagaren hirugarren atalak proposatuko dituenak, baina hori baino askoz gehiago bizi daiteke jokoan. Berritasunetako bat Team-Up Mission modalitatea izango da: heroien bizitza jarraituko dugu hiria libreki esploratuz eta bilauen aurkako borroketan parte hartuz.
Horrela, Naruto Ultimate Ninja Storm edo Kimetsu no Yaiba The Hinokami Chronicles arrakastatsuen bidea jarraituko, oraingoan bai, Kōhei Horikoshi mangakaren laneko pertsonaia eta istorio guztiak bilduta.
PCan zein PlayStation 5 eta Xbox Series kontsoletan estreinatuko da My Hero Academia: All’s Justice datorren urteko otsailaren 6an.
Iruzkinak