Bi joko berri gehitu ditugu gure katalogora! Euskal Encodingsen eskutik Nintendo DS kontsolarako argitaratu ziren Dementium The ward (euskaraz Dementium gela) eta George of the jungle (euskaraz George ohianekoa) euskaratzeko adabaki edo partxeak eskuratu ahal izan ditugu.

Euskal Encodings oso ezaguna da euskarazko marrazki bizidunak, filmeak, telesailak... denon eskura jartzeagatik, baina ezustean bideo joko batzuen euskaratzean ere ibili zirela konturatu ginen beraien foroan irakurrita.

 

Itzulpen hauetariko batzuk (tartean Age of Empires) oraingoz galdu ditugun arren, bi hauek gure katalogora gehitzeko aukera izan dugu. Guk George ohianekoa probatu dugu eta oso modu errazean edonork egiteko aukera dago. Jarraitu honako pauso hauek:

  1. Deskargatu honako aplikazio hau (windows sistemetarako da).
  2. Jeitsi gustuko duzun jokoaren adabakia gure katalogotik
  3. Jokoaren ROM edo fitxategi originala deskargatu beharko duzu (hau Googleen erraz aurki daiteke, emuparadise edo honelako lekuren batean ;) )
  4. Lehendik deskargatu duzun xdelta UI programan adabakia (ingelesez Patch) eta ROM originala aukeratu (ingelesez Source file)
  5. Euskarazko jokoa non gorde nahi duzun zehaztu ingelesez "output file" jartzen duen tokian
  6. "Patch" botoiari eman eta kitto!!
  7. NDS emulatzaile batekin (RetroArch adibidez) jokoa ireki eta jolastu!! :D

 

Mila esker Euskal Encodingseko lagunei egiten duzuen lan guztiagatik!! Eta gainontzekook goza dezagun bada bi joko hauen euskarazko bertsioarekin!!!

Bide batez, hemen demo bideo bat. Esan beharra dago presaka eta baliabide askorik gabeko ordenagailu batean grabatuta dagoela eta horregatik dauzkala mantsotze une horiek. Grabazio programarik martxan jarri gabe ondo zebilen!