NES Mini Classic

Xabier Calvo | 2016/11/25 09:00 BerriakAnalisiakRetro



Nintendo-ren azken inbentoa, eta guztion ahotan dagoena, NES mini Classic-a. NES zaharrak 30 urte bete dituen urtean, ospatzeko mini kontsola berria da. Esku batean sartzen den kontsolatxo honek NES-eko 30 joko dakartza. Ez du internetera konexiorik, ezingo dira joko gehiago erosi/sartu. Orohar, hori da, 30 joko aurreinstalatudun mini kontsola bat, ez gehiago ezta gutxiago ere.

JOKOAK

Dakartzan jokoak NES-aren katalogoko aukeraketa bat da. Horretarako joko famatu, kooperatibo, genero guztietakoak aukeratzen saiatu dira, eta lortu ere. Joko bakoitzari bere manualetara estekak jarri ditut. Alde batetik manual elektronikoa gazteleraz, eta bestalde paperezko edizio originalak ingelesez. Merezi du paperezkoak izatea. Hauek dira jokoak:

    Balloon Fight

Manual elektronikoa (Jaitsi)

Paperezko manuala (Jaitsi)

Satoru Iwata zenaren jokoetariko bat. Gure pertsonaiak hegan egiten du globo batzuen laguntzaz. Helburua aurkarien globoak puskatzea da beraiek gureak apurtu aurretik

    Bubble Bobble

Manual elektronikoa (Jaitsi)

Paperezko manuala (Jaitsi)

Taitoren arcade klasiko honen port ikusgarria. Joko zaila, trukoz betea eta dibertigarria.

    Castlevania

Manual elektronikoa (Jaitsi)

Paperezko manuala (Jaitsi)

Saga famatu honetako lehen jokoa. Ezinbesteko bat.

    Castlevania II: Simon's Quest

Manual elektronikoa (Jaitsi)

Paperezko manuala (Jaitsi)

Bigarren honek lehena ia denean hobetzen du. Hirugarren zatia bigarren hau baino hobea da, baina emulatzeko zailagoa ere, eta gainera ez zen toki guztietan argitaratu. Horregatik aukeratuko zuten hau.

    Donkey Kong

Manual elektronikoa (Jaitsi)

Paperezko manuala (Jaitsi)

Nintendo-ren arcade klasikoaren port-a. Mario gara eta Donkey-ren eskuetatik salbatu behar dugu printzesa.

    Donkey Kong Jr.

Manual elektronikoa (Jaitsi)

Paperezko manuala (Jaitsi)

Paperak elkatrukatu dira. Orain Mario da gaiztoa, ta Donkey Kong Jr.k bere aita salbatu behar du.

    Double Dragon II: The Revenge

Manual elektronikoa (Jaitsi)

Paperezko manuala (Jaitsi)

Double Dragon arcade beatem'up saga famatuko bigarren entrega aukeratu dute. NES-en atera ziren hiruretatik onena dudarik gabe. Bi jokalarik jokatu dezakete batera.

    Dr. Mario

Manual elektronikoa (Jaitsi)

Paperezko manuala (Jaitsi)

Puzzle jokoa. Pote baten barruan dauden birusak hil behar ditugu 2 koloredun pilulen bidez. Pilulak kolokatu beharko ditugu birusen kolore berekoak 4 filan jarriz.

    Excitebike

Manual elektronikoa (Jaitsi)

Paperezko manuala (Jaitsi)

Orokorrean oso erabilia izan ez den motokross kirolean oinarritutako karrera jokoa. Erakargarria oso.

    Final Fantasy

Manual elektronikoa (Jaitsi)

Paperezko manuala (Jaitsi)

RPG saga famatuenetarikoa den honen lehen entrega. Ezinbestekoa.

    Galaga

Manual elektronikoa (Jaitsi)

Paperezko manuala (Jaitsi)

Shootem'up famatu honen NES-eko porta. Generoko ezinbestekoa. SPace Invaders agian ezagunagoa da, baina hau askoz joko hobea da.

    Ghosts'n Goblins

Manual elektronikoa (Jaitsi)

Paperezko manuala (Jaitsi)

Capcom-en arcade famatuaren porta. Zer esanik ez. Beste ezinbesteko bat.

    Gradius

Manual elektronikoa (Jaitsi)

Paperezko manuala (Jaitsi)

Shootem'up horizontal bikaina. Generoaren adierazle bikaina.

    Ice Climber

Manual elektronikoa (Jaitsi)

Paperezko manuala (Jaitsi)

Bakarka agian aspertu zaitezke, baina binaka orduak jokatzeko moduko plataforma joku bertikala.

    Kid Icarus

Manual elektronikoa (Jaitsi)

Paperezko manuala (Jaitsi)

Plataforma joku ona. Bere garaian ez bazen hainbesterako izan ere, ondoren izena hartu zuen jokoa. Merezi du.

    Kirby's Adventure

Manual elektronikoa (Jaitsi)

Paperezko manuala (Jaitsi)

Kirby-ren joko hau NES-aren azken urteetan atera zen eta teknikoki makina ondo aprobetxatzen zuen. Beharrezko bat.

    Mario Bros.

Manual elektronikoa (Jaitsi)

Paperezko manuala (Jaitsi)

Arcadearen porta. Binaka jokatzekoa, iturgin lanak egin beharko ditugu.

    Mega Man 2

Manual elektronikoa (Jaitsi)

Paperezko manuala (Jaitsi)

Capcom-en saga famatuaren bigarren entrega. Askorentzat NES-erako atera ziren 6 entregatik onena.

    Metroid

Manual elektronikoa (Jaitsi)

Paperezko manuala (Jaitsi)

Beste saga famatu baten hasiera eta Samus Aranen estreinua. Ezinbestekoa.

    Ninja Gaiden

Manual elektronikoa (Jaitsi)

Paperezko manuala (Jaitsi)

Europan Shadow Warrior deitu zioten, bigarren eta hirugarren zatiei Ninja Gaiden deitu zieten ordea. Akzio/plataforma joko ona eta zaila aldi berean.

    Pac-Man

Manual elektronikoa (Jaitsi)

Paperezko manuala (Jaitsi)

Namcoren arcade klasikoaren porta. Zer gehiago esan dezaket joku hontaz.

    Punch-Out!

Manual elektronikoa (Jaitsi)

Paperezko manuala (Jaitsi)

Boxeo joko bikaina. Behin ta berriz jokatu eta ez naiz aspertzen.

    StarTropics

Manual elektronikoa (Jaitsi)

Paperezko manuala (Jaitsi)

Ezezaguna zitzaidan jokoa. Itxuraz akzio-abentura joko entretenigarria.

    Super C

Manual elektronikoa (Jaitsi)

Paperezko manuala (Jaitsi)

Contraren bigarren zatia. Lehen Contra baino hobea da, ondorioz bigarren hau sartzea pentsatu du Nintendok.

    Super Mario Bros.

Manual elektronikoa (Jaitsi)

Paperezko manuala (Jaitsi)

Ezer esateko ez. Egon behar zuen.

    Super Mario Bros. 2

Manual elektronikoa (Jaitsi)

Paperezko manuala (Jaitsi)

Hiruretatik arraroena, eta aldi berean ezinbestekoa. Japonian Doki doki panic izan zen.

    Super Mario Bros. 3

Manual elektronikoa (Jaitsi)

Paperezko manuala (Jaitsi)

NES-eko joko onena.

    Tecmo Bowl

Manual elektronikoa (Jaitsi)

Paperezko manuala (Jaitsi)

Futbol amerikarra. Ameriketan arrakasta handikoa, Europan tragatu egin behar... Famicom minian Street Gangs (River City Ramson) sartu dute. Sartu zezaketen Europako bertsioan ere hau beharrean.

    The Legend of Zelda

Manual elektronikoa (Jaitsi)

Paperezko manuala (Jaitsi)

Zer esan. Maisulana.

    Zelda II: The Adventure of Link

Manual elektronikoa (Jaitsi)

Paperezko manuala (Jaitsi)

Bigarren zatia. Bikaina ere, arraroa bada ere. Kid ICarus-en motore grafikoa darabil.

KONTSOLA

Argazki batzuk atera dizkiot nire Nintendo Miniari. Ez dira oso argazki onak, barkatuko didazue:

Kontsola oso txikia da, eskuan sartzen da eta NES-aren klon txiki bat da. Europako bertsio honek ez dakar alimentazio entxuferik, zuzenean micro USB kableaz telebistatik alimentatzeko dago pentsatua (kablea badakar).

 

Aginteari dagokionez, honen kablearen luzeera motzegia da. Ez dakit zeri begira egon den Nintendo. Batzuk diote Japonian telebista aurrean jarrita jokatzera ohituta daudela eta horregatik izan daitekeela. Hau tontakeria hutsa da, famicom mini-an hori egitea ondo, europarrean ez. Beste batzuek diote, agintea Wii-an ere erabili daitekeenez Wiimote-ra konektatuta edukitzean kable gehiegi ez izateko izango dela. Dena dela, motzegia da sofatik jokatzeko, beraz, alargadore bat erosi beharko da. Ah, eta bi jokalariko jokoetarako bigarren aginte bat nahi izanez gero, aparte saltzen da. Agintea bera NES-aren aginte orijinalaren berdin berdina da.

SISTEMA (SOFTWAREA)

Ta bide batez, ba bideo bat grabatu dut ideia bat egin dezazuen nola funtzionatzen duen gailuak:

Oso erabilterraza da. Goikaldean aukerak ditugu, pantailaren itxura, hizkuntza, laguntza etab aukeratzeko. Erdialdean joko zerrenda. Eta joko baten jokatu ondoren Reset botoiari eman eta gero, menuaren azpialdean partida gordetzeko aukera ematen digu. Ez du ezer gehiago, baina nahikoa da 30 joko hauetaz guztiz disfrutatzeko.

Softwareari dagokionez, itxuraz Linux batean oinarritutako sistema da, eta emulazioa ona iruditzen bazait ere, ez da perfektua. Joko askotan soinu arazoak daude eta efektu batzuk ez dira entzuten. Bideoan bertan ikus daiteke nola hasierako tiroen soinua nola ez den entzuten. Hori emulazio arazoegatik da eta Nintendo-k berak eginiko bere produktuen emulatzailea izanda, ez zait normala iruditzen.

IRITZIA

Kontsolak ez dakar ezer berria, izatez, orain dela 30 urte geneuzkan jokoak ditugu hemen berriz. Hori bai 1080ko bereizmen kalitatean.

Hau dela eta kritika ugari jaso ditu, ez duelako askorentzat ezer berria ematen, eta duen prezioa edukita (60€ ) beste aukera batzuk hobeak iruditzen zaizkie. Urrunera joan gabe, NES zahar bat bigarren eskukoa prezio horretan lor daiteke, edo Raspberry baten bidez, NES eta beste hainbat sistema emulatu daitezke.

Nire iritzia: Ez diot arrazoirik kenduko Raspberry batekin, bigarren eskuko NES batekin edota emulatzaileekin zuzenean gauza berdina eta gehiago lortzen dela esaten duenari. Hori horrela da. Baina argi izan behar dugu Nintendo-k ze helbururekin atera duen aparatu hau. Alde batetik nostalgiaz ari dira baliatzen, zeren NES MINI-a erosiko duten gehienak bere garaian NES bat izan zutenak izango dira. Bestalde, kolekzionismo hutserako gailu bat sortu dute. Beraz, zure nahia NES-eko jokoetara jokatzea bada, hartu Raspberry bat, NES zahar bat… eta disfrutatu joko hauetaz eta askoz gehiagoz merke merke. Baina, gadgetak gustoko badituzu, nostalgiak  bultzatzen bazaitu, edo besterik gabe, gailua gustatu bazaizu trankil erosi, ez zara damutuko, ondo egindako kontsola bat bait da. Gabonetarako oparitxo polita izan daiteke!

 

Game Erauntsia facebook


Iruzkinak

Mesedez, sartu iruzkina utzi ahal izateko.

174
Kide

4
Jolasten

28
Online

Azken erantzunak

Lander Unzueta Oct. 3, 2019, 11:53 a.m.

Aupa, eskerrik asko testua argitaratzearren! Azkenaldian denbora faltagatik analisiak idazteari utzi izan diot, baina ea pixkanaka-pixkanaka berriz e…
Metroidvania guztien erregea - Hollow Knight

Urdinberde Feb. 10, 2019, 7:47 p.m.

eta astirik baduzue hyrule warriors, tingles rupee land, tingles baloon trip of love, links crossbow training eta navi trckers. Eta batenbat ahaztu…
Zeldaren kondaira euskaratu dugu