NES famatua (denok Nintendo bezala ezaguzen genuena bere garaian) Nintendo-k lehen aldiz Japonian estreinatu zuen 1983-ko udan Famicom (Family Computer) izenarekin. Ondoren AEB-an atera zuten 1985 urtean zehar NES (Nintendo Entertainment System) izenarekin. Europara 1986. urtean heldu zen, baina Euskal Herrira 1987. urtearen amaiera arte ez zen heldu. Izugarria da, Japonian estreinatu zenetik guregana heldu zenerarte 4 urte pasa ziren. Gaur egun pentsaezina litzateke adibidez PS4 bat Japonian estreinatu eta 4 urte pasa oste-arte guregana ez heltzea.
- Egilea: Nintendo
- Jokoak: 800 inguru izan zituen
- Prezio orijinala: Saltzen hasi zenean 30.000 pezeta inguruan saldu zen, gaur egungo 180€ gutxi gora behera
- Salmentak: Mundu osoan zehan 62 milio kontsola
Jokoak
Joko ezagun ugari izan zituen, baina ezagunena Super Mario Bros izan zen, mundu guztian zehar 40 milioi kopia saldu zituzten.
Hala ere, joko oso onak izan zituen: Super Mario Bros 1,2 eta 3, The Legend of Zelda 1 eta 2, Contra, MegaMan saga, Castlevania, Metroid, Punch Out, Double Dragon saga, Ninja gaiden saga…
Esandako joko denak gustuko baditut ere, nire kutunena beti Double Dragon II: The Revenge izan da. Behin eta berriz jokatzeko modukoa iruditzen zait. Beat’em Up-ak gustuko badituzue emaiozue aukera bat.
Herrialde blokeoa
Badakizue Nintendo-k historikoki bere kontsolei herrialde blokeoa jarri izan diela. Hau da, orokorrean hiru sistema ezberdin egin ohi dituzte, NTSC-J (Japoniako bertsioa), NTSC-U (AEB-takoa) eta PAL (Europa, Australia). NES-aren kasuan PAL sistema bi zatitan banatu zuten: PAL-A (Ingalaterra, Irlanda, Italia) eta PAL-B (Europako beste herrialdeak). Bada, herrialde blokeoarekin ezin daiteke adibidez, Ingalaterran joko bat erosi eta Euskal Herrian erositako NES baten jokatu, ezta alderantziz ere.
Blokeoa lizentziamendu eta lokalizazio atzerapenak direla eta egin ohi dituzte.
Nintendo-ren mahai-gaineko kontsola denek dute blokeo hau, eta eramangarrien kasuan Nintendo DSi-rarte ez dute izan.
NES-aren kasuan herrialde blokeo hau existitzen da. Funtzionamendu kuriosoa du. Kontsolek eta jokoek CIC izeneko txip bat daramate (Sistema PAL,NTSC…. bakoitzean ezberdina). Txip honek bi egoera ditu, giltza edo sarraila. Ezberdintasun hau txip-aren 4. Hankatxoak duen tentsioaren araberakoa da: +5V sarraila, 0V giltza. Kontsolak sarraila gisa daude konfiguratuta eta jokuak giltza bezala. NES-a piztean CPU eta PPU-a reset egoeran mantentzen ditu CIC txipak (hau da, berrabiarazi egiten dira behin eta berriz), eta jokoaren eta kontsolaren txipak (giltza eta sarraila) negoziazio bat hasten dute. Herrialde berekoak badira “ulertu” egingo dute elkar eta reset egoeratik irtengo da kontsola, jokoa martxan ipiniz. Ez badute elkar “ulertzen” reset egoeran mantenduko da eta ezin izango da jokatu.
Niri ere gertatu zitzaidan hori, AEB-etatik The Simpsons-en jokoa ekarri zidaten, eta jokoaren hasiera pantaila ikusten zen, baina behin eta berriz berrabiarazten zen kontsola.
Nola kendu blokeoa
Badago blokeo hau kentzeko modu oso erraz bat. Txip-ak beti sarraila-giltza bikote bezala konektatzen dira. Baina zer gertatuko litzateke, giltza-giltza edo sarraila-sarraila konektatuko bezala konektatuko bagenitu? Itxuraz, Nintendo-ren patenteetan, diote egoera horiek ez direla egonkorrak eta ondorioz ez dela ezer egin behar. Beraz, hori lortuko bagenu, Txip-ak ez lukete ezer egingo eta ondorioz ez lukete reset egoeran egotera behartuko kontsola.
Hau ondo erraza da, lehen esan dudan bezala, CIC txip-aren 4. hankatxoak duen tentsioaren araberakoa da sarraila edo giltza izatea. Jokoak beti giltza egoeran datozenez, guri kontsola giltza egoeran jartzea komeni zaigu. Horretarako, 4. hankatxo hori moztu eta lurrera konektatzea besterik ez dugu, +5V izatetik 0V izatera pasako da, eta giltza izatera pasako da (moztuta soilik utzita ere berdin funtzionatzen du). Modu honetan edozein joku sartuta, berdin da Japoniakoa, AEB-koa edo PAL-A gunekoa, funtzionatu egingo du.
Nik izan dudan lehen kontsola NES-a da. Ez dakit horregatik den, baina bereziki gustatzen zaidan kontsola da. Gaur egun martxan daukat, eta telebistara konektatuta dut noizean behin partidatxo bat jokatzeko. Jokoak behin da berriz jokatu daitezkeela uste dut.
Zuek ba al duzue NES-ik? Jokatzen al duzue? Ze joko dituzue eta zeintzuk dituzue gustokoen?
Ondo segi denok!!!
Iruzkinak (5)
Ander Intxaurrondo 2014ko aza. 4a, 12:28
Zelako oroitzapenak. Nire gustokoena Super Mario Bros 3 zen, agian bizitzan ordu gehien dedikatu dizkiodan jokoa. Jolasten nituen gehienak bideoklubean alokatutakoak ziren, batzuk oso onak, eta beste batzuk kriston mierdak, baina danetik probatu beharra zegoen. Oraindik ganbaran daukat gordeta, baina uste dut ez dabilela, ez dut urteetan ikutu.
Kritika bezala, nik uste kontsola honetako joko asko oso gaizki zaharkitu direla. Zelda eta Metroid bere garaian "la ostia" izango ziren, baina gaur egun jokaezinak dira, mekanika txarrak, oso zailak, ez dira intuitiboak,... Bi sagak gustoko ditut, baina justu kontsola honetako jokoak ez ditut aguantatzen.
Tokiko blokeoak gaur egun ez du zentzurik, noizbait eduki izan badu. Ez dut ulertzen Nintendoren mania hau ez eboluzionatzeko, azkenean jokalarien okerrerako besterik ez da. Ez Sony ez Microsoften kontsolek ez daukate murrizketa hau, eta jartzeko ez dute inongo asmorik erakutsi, beharrezkoa ez delako.
Xabier Calvo 2014ko aza. 4a, 21:59
Kaixo Ander,
Nire ustetan ez dira hai gaizki zaharkitu. Lehen jokoak askoz zailagoak ziren, eta NES-ekoak ez ziren gutxiago. Zelda bera niri oso zaila iruditzen zait, eta MegaMan saga zer esanik ez. Hala ere, oso joko onak iruditzen zaizkit, eta gaur egun jokatu daitezkeela uste dut. MegaMan-en kasuan adibidez Wii, PS3 eta Xbox360-rako 9 eta 10.ak atera zituzten. Gaur egun beste joko mota batzuetara ohitu gara: jokoa hastean tutoriala, laguntza asko, bizitzak galtzean checkpoint-etatik jarraitzeko aukera..., beste ailtasun batzuk dituzte. Hala ere, NES eta bere garaiko jokoak dibertsio handia emateko gai direla deritzot (Super Mario Bros 3-ra jokatzen seguru ondo pasatzen duzula gaur egun! ;-D). Ez dizut arrazoia kenduko baina joko asko eta asko oso txarrak ere badituela. Izan zituen 800 joko ingurutik txarrak eta oso txarrak ere badaude noski.
Tokiko blokeoari dagokionez, arrazoia eman behar dizut. Ez du zentzurik jokalarien ikuspuntutik behintzat. Interes komertzialengatik zentzu gehiago ikusten diot, baina beste kontsola batzuekin egin badute (GameBoy, Nintendo DS) besteekin ere egin zezaketen lasai asko...
Ander Intxaurrondo 2014ko aza. 5a, 00:04
Aupa Xabier. Ez dut esan nahi denak txarto zaharkitu direnik, SMB3 adibidez gaur egun ere asko disfrutatzen dut eta niretzako 2D Mario onena da. Esan nahi dut gehienbat joko asko eta asko, zailtasun mailagatik eta ziurrenik garai haietan zeuden potentzia mugengatik, gaizki zaharkitu direla. Garai horietan ondo zeuden joko horiek gaur egun ez daude hain ondo, beste batzuk berriz bai.
Horietan justu Zelda eta Metroid aipatu ditut adibide moduan, orain horrelako zerbait aterako balute kritikengatik sekulaku muturrekoa jasoko luketelako. SNESeko Zelda eta Metroid adibidez oso onak iruditzen zaizkit, nahiz eta zailak izan hauek ere, erraz disfrutatu daitezke. Nik aurreko urteko udan jolastu nituen lehenengo aldiz bizitzan, eta konfirmatu dezaket, jajaja ;-)
Xabier Calvo 2014ko aza. 5a, 00:49
Inoiz ez da berandu joko hauetaz disfrutatzeko. Eta ahal izanez gero kontsola orijinalak erabiliz bada askoz hobe. Sentsazioak oso ezberdinak dira.
egoninobi 2014ko aza. 9a, 00:09
Joko itzelak horiexek. Eta zailtasun handikoak, ez gaur egungo jokoak bezala. Hor bai frogatzen zela benetako jokalariaren abilezia. Mega Manen jokoak pasatzeko zortea baino zerbait gehiago behar da.