New World-en jokalarien zenbatekoa erdira jaitsi da azken hilabetean

Lander Unzueta | 2021/11/02 10:30 Berriak



Amazon-en MMORPG abenturak estreinaldia 900.000 jokalari batu zituen. Steam-eko laugarren lanik jokatuena da orain.

Sekulako estreinaldia lortu ondoren, New World arrakastatsuaren zenbakiak behera doaz: Amazonen bideo-jokoaren jokalarien zenbatekoa erdira murriztu da argitaratze egunetik hilabetera. Steam Charts webgunean ikus daitekeenez, MMORPGak aldi berean 913,027 jokalari batzea lortu zuen; orain, 357,188 erabiltzaile ditu egun berean.

Steameko estreinaldirik onenetakoa edukitzea lortu zuen New Worldek. Argitaratzerakoan 707.230 jokalari bildu zituen, Valve-koen plataformako bigarren obrarik jokatuenean bilakatuz, Counter-Strike Global Offensive-n atzetik. Une honetan laugarren postuan dago, baina: Dota 2 eta PUBG: Battlegrounds ezagunek gainditu dute jada. Izan ere, astero 135.000 jokalari inguru galtzen joan da Amazon Game Studios garatzailearen online jokoa.

Alde batetik, ez da harritzekoa: New Worldek hainbat arazo eduki ditu argitaratu zenetik, eta jokalari asko gogaiturik daude. Zerbitzarietara sartzeko itxaronaldi luzeak, hilezinkortasun akatsak, urre kopurua bikoizteko bug-ak, jokalariak zerbitzaritik ezabatzeko txat mezuak eta askoz gehiago nabarmentzen du jokalarien komunitateak.

Horiek konpontzeko lanean dabiltza arduradunak: esate baterako, urre bikoizketa ekiditeko jokalarien arteko transferentziak desgaitu dituzte. “Amarru hau erabiltzen duen edozein jokalari zigortuko dugu”, adierazi dute. Hurrengo eguneraketak ahalbidetuko dituzte berriz bai jokalarien arteko, bai gremio arteko transferentziak.

Game Erauntsia facebook


Iruzkinak

Mesedez, sartu iruzkina utzi ahal izateko.

213
Kide

1
Jolasten

16
Online

Azken erantzunak

Beñat April 25, 2023, 9:44 p.m.

Eskerrik asko joko hau gogorarazteagatik! Gaztetan gidarik gabe jolasteari ekin nion. Oso ondo pasatu nuen eta istorioa bukatzea lortu nuen. Helbu…
Banjo-Kazooie

Urtzi Odriozola Jan. 17, 2023, 3:34 p.m.

Bua!! Hau kristona da!! Ze pena probatzeko denbora gutxi daukadala... Instalazio proba behintzat egin beharko dut!!
Hollow Knight metroidvania abentura euskaratu du …

nikolardii Dec. 2, 2022, 5:17 p.m.

Gamer Gelan, non jolastuko da Super Mario Bros? PC-ko emuladore batean ala kontsolan?
57. Durangoko Azokak euskarazko bideojokoak bildu…