Bere hamargarren urteurrena betetzen duen bidejokoaren remasterra PC, PS4 eta Xbox Onerako argitaratuko da.
Yoko Taro sortzaileak NieR akziozko RPGa argitaratu zuen orain hamar urte. Bideojokoak desberdintasun gutxi batzuk zituzten bi bertsio eduki zituen: Gestalt eta Replicant. Azken hori remaster bezala argitaratuko dutela iragarri du Square Enixek trailer baten bidez.
NieR Replicant ver.1.22474487139… izen xelebrearekin bataiatu dute remasterra. PC, PS4 eta Xbox Onerako argitaratuko dutela adierazi du SEk; Replicant mendebaldera iritsiko den lehen aldia izango da, Gestalt izan baitzen hona heldu zen bertsioa.
Istorioko protagonista arreba txikia hiltzen ari den gaixotasunari aurre egiteko sendabide bat aurkitzeko abenturan murgilduko da. Etorkizuneko mundu apokaliptiko batean bizi dira anai-arrebak, eta bertako arriskuei aurre egin beharko diete sendabidea aurkitu nahi badute.
Remasterrari buruzko xehetasun gutxi eman dituzten arren, Toylogic garatzaile japoniarrak egingo duela nabarmendu dute. Squarek ez du argitaratze datarik zehaztu.
Iruzkinak