Duela lau egun izan genuen (2015/01/14) Nintendo Directean, konpainia japoniarrak New Nintendo 3DS kontsolaren berri eman zigun. Otsailaren 13an helduko da Euskal Herriko saltokietara.

Egun berean helduko zaizkigu The Legend of Zelda: Majora’s Mask 3D eta Monster Hunter 4 Ultimate, bi jokoak Nintendo 3DS familiako kontsola guztietarako.

Gainera, New Nintendo 3DS XLaren bi pack egongo dira ere eskuragarri. Pack bakoitzak bere jokoa ekarriko du aurreinstalatuta.

Majora's Mask EditionMonster Hunter 4 Ultimate Edition

Hala ere ez da hau dena izan. Nintendok amiibo berriak erakutsi ditu, Super Mario bildumakoak. Lehendik zeuden Super Smash Bros. bildumako Marioren munduko pertsonaien funtzio bera izango dute. Martxoaren 20an jarriko dira salgai.

Horietaz gain, Super Smash Bros. bildumako amiibo tanda berria ere helduko zaigu apirilaren 24an.

amiibo

Hardwarea alde batera utziz, Nintendok Wii kontsolako jokoak WiiUko Nintendo eShopetik deskargatu ahalko direla iragarri du. Super Mario Galaxy 2, Metroid Prime Trilogy eta Donkey Kong Country Returns izango dira lehenak. Gainera, jokoak erdi-prezioan egongo dira ateratzen dituzten lehen astean zehar.

Nintendo eShop WiiU

Azter ditzagun orain aurkezpenean aipaturiko jokoak:

Nintendo 3DS

  • Fire Emblem (behin-behineko izenburua): Nintendok Fire Emblem sagako bideojoko berria erakutsi du Nintendo 3DSrako. Fire Emblem Awakeningekin bezala, Intelligent Systems garatzailea dago joko honen atzean. Iragarri dutenez, joko honek historia guztiz berria izango du, eta jokoan hartutako erabakien arabera istorioaren bilakaera aldatu egingo da.
  • Puzzle & Dragons Z + Puzzle & Dragons Super Mario Bros. Edition: Japonian arrakasta handia duen Puzzle & Dragons Z jokoa Europara eta Ipar Amerikara ere helduko dela iragarri da. Gainera edizio berri bat aurkeztu dute, joko bera baina Super Mario munduko pertsonaiekin. Bi puzzle-RPG hauek pack berean helduko dira maiatzan.
  • Pokemon Shuffle: Nintendoren azken Free to Play jokoa dugu hau, Pokemonen puzzle-joko bat. Dagoeneko eskuragarri dago dohainik 3DSko Nintendo eShopean.
  • Nintendo Anime Channel: Hau izatez ez da joko bat, Nintendoren animea streamingean ikusteko doako software bat baizik. Inazuma Eleven, Pokemon eta Kirby bezalako animeak izango dira ikusgai. Aurrerago eduki gehiago sartuko dute. Zerbitzu hau otsailaren 13an helduko da Europa osora.
  • Code Name S.T.E.A.M.: Jokuari buruzko berriak eman dituzte. Fire Emblem sagako Marth, Ike, Lucina eta Robinen amiiboak erabiliz, aipaturiko pertsonaia hauekin jokatu ahalko da lurrunezko makinen munduan, alienen inbasioari aurre egiteko. Jokoa maiatzaren 15ean izango da salgai Nintendo eShopean era digitalean.
  • ACE COMBAT ASSAULT HORIZON LEGACY +: ACE COMBAT ASSAULT HORIZON LEGACY originalaren bertsio hobetua, 3D estereoskopikoa, New Nintendo 3DSaren kontrol berriak eta borrokarako hegazkinen pertsonalizazioa gehituko dituena. Jokoa amiiboekin bateragarria izango da eta otsailan helduko da Nintendo eShopera.
  • Monster Hunter 4 Ultimate: Capcomeko Tsujimotok, jokoak New Nintendo 3DSan izango dituen hobekuntzak azaldu ditu. Jokoa bateragarria izango da Nintendo 3DS familiako kontsola guztietan ere. Doako demo bat dagoeneko eskuragarri dago deskargatzeko kodea heldu zaienei email bitartez. Demoak historia modua eta multijokalari online modua ditu. Demoa deskargatzen dutenek beste hiru kode jasoko dituzte lagunei eman ahal izateko. Jokoa otsailaren 13an helduko da New Nintendo 3DSarekin batera saltokietara.
  • Xenoblade Chronicles 3D: Nintendok Xenoblade esklusiboaren berri eman du New Nintendo 3DSrako. Wii kontsolako jokoaren remake bat izango da, Nintendoren kontsola berrira egokitua 3D estereoskopiko berriarekin. Monster Games garatzailea dago jokoaren atzean. Jokoa apirilaren 2an izango da salgai.
  • The Legend of Zelda: Majora’s Mask 3D: Nintendo 64ko jokoaren remake honek grafiko hobeak 3Dn eskaintzeaz gain, joko originalari leial izango zaio. Nintendok jokoaren webgunea inauguratu du xehetasun gehiago eskainiz. Europan pack berezi bat izango dugu, jokoa, txapa bat, poster bat eta stellbook batekin. Ameriketan berriz, Skull Kiden figura bat izango dute jokoarekin batera. Jokoa eta pack berezia salgai izango dira New Nintendo 3DSarekin batera otsailaren 13an.
  • IronFall: Invasion: VD-Dev garatzaileak Nintendo 3DSrako egiten ari den tiroen joko bat da. Jokoak New Nintendo 3DSaren C-Stickari erabilera ona emango dio. Dena dela, Nintendo 3DS arruntetan ere jokatu ahalko da. Azpimarragarria da VD-Dev hiru pertsonek osatutako indie garatzaile talde bat dela. Otsailan izango da salgai Nintendo eShopean era digitalean.
  • Mario vs. Donkey Kong: Tipping Stars: Jokoak balorazio-sistema bat izango du. Besteek egindako mailak probatu eta puntuazioa eman ahalko da. Mailak gaindituz izarrak lortuko dira eta izar horiek maila berriak egiteko piezekin trukatu ahalko dira. Joko hau WiiU eta 3DSrako irtengo da aldi berean. WiiUko bertsioa erosten dutenek 3DSko bertsioa deskargatzeko kodea jasoko dute doan. Eta alderantziz, 3DSko bertsioa erosten dutenek WiiUko bertsioa deskargatzeko kodea jasoko dute. Jokoa martxoaren 20an izango da salgai Nintendo eShopean.

Majora's Mask 3D

Wii U

  • Captain Toad: Treasure Tracker: Nintendok dagoeneko salgai dagoen jokoaren funtzionalitate berria iragarri du. Toaden amiiboarekin jokoaren modalitate berri bat desblokeatuko da, non mailetan zehar Toad pixelatuak bilatu beharko diren. Funtzio hau aktualizazio baten bidez izango da gehitua.
  • Mario Party 10: Jokoak hainbat modalitate desberdin izango ditu. Mario Party modalitatean izar txikitxoak bildu beharko dira minijokoak jokatuz taula batean. Bowser Party modalitatean 5 jokalarirentzako minijokoak izango dira taula batean. Bostgarrenak Bowser kontrolatuko du GamePadaren bidez. amiibo Party modalitatean Super Mario bildumako 9 amiibo desberdin erabili ahalko dira. amiibo bakoitzak bere taula propioa izango du. Modalitate horietaz gain minijokoak libreki jokatzeko beste hainbat izango dira. Jokoa martxoaren 20an izango dugu dendetan salgai.
  • Project Treasure (behin-behineko izenburua): 4 jokalarirentzako akziozko jokoa izango da, WiiUrako Free to Play esklusiboa. Jokoa nahiko sekretupean du Bandai Namcok. Jakitera eman duen gauza bakarra jokoaren helburua “tranpak gainditu, etsaiak garaitu eta altxorrak bildu” izango dela da.
  • Splatoon: Nintendok Splatoon Plaza erakutsi du. Bertan Miiverseko jendearekin interaktuatu eta saltoki-gunera joan ahalko da jokoan lortutako diruarekin ekipamendua erostera. Aukeratutako ekipamenduak eragina izango du pertsonaiaren estadistiketan. Borrokarako armei dagokienez, lehen mailako armak, bigarrenekoak eta bereziak izango dira. Bakoitzak eragin desberdina izango du gudu-zelaian. Jokoa maiatzan helduko da dendetara.
  • Xenoblade Chronicles X: Nintendok trailer berria eta azalpen batzuk eman ditu jokoari buruz. Aurrerago xehetasun gehiago emango dituztela esan du Shibatak.
  • Mario vs. Donkey Kong: Tipping Stars: Jokoak balorazio-sistema bat izango du. Besteek egindako mailak probatu eta puntuazioa eman ahalko da. Mailak gaindituz izarrak lortuko dira eta izar horiek maila berriak egiteko piezekin trukatu ahalko dira. Joko hau WiiU eta 3DSrako irtengo da aldi berean. WiiUko bertsioa erosten dutenek 3DSko bertsioa deskargatzeko kodea jasoko dute doan. Eta alderantziz,3DSko bertsioa erosten dutenek WiiUko bertsioa deskargatzeko kodea jasoko dute. Jokoa martxoaren 20an izango da salgai Nintendo eShopean.

Mario Party 10

Hemen ikus dezakezue Nintendo Direct osoa: Nintendo Direct

Zer iruditu zaizue Nintendoren azken aurkezpena? Ba al duzue interes berezirik jokoren batean? Kontaiguzue iruzkinetan.