Ordu laurdeneko iraupena edukiko du N handiak antolatutako ekimenak: Switch 2 zein Switch kontsoletako tituluak erakutsiko dituzte.

Nintendok joko independenteei zuzendutako aurkezpena iragarri du biharko: Nintendo Indie World ekimenaren atal berria eskainiko du.

15:00etan hasiko den emanaldi berezia enpresa japoniarraren YouTube kateetatik jarraitu ahalko da. Ordu laurdeneko iraupena edukiko duela aurreratu dute N handikoek. Bideojokoen aldetik, ez dituzte bertatik igaroko direnak zehaztu; hori bai, Switch 2 eta Switch kontsoletarako iragarpenak izango dira.

Zurrumurrei begira jarriz gero, datorren astean beste Direct handia eskainiko dutela entzuten gabiltza egunotan. Ez litzateke harritzekoa izango, martxoaren 10a Marioren eguna baita; are gehiago, aurten iturginaren 40. urteurrena ospatzen dabiltza japoniarrak.

Biharko Indie Worldarekin geratu beharko gara, oraingoz. Esan bezala, 15:00etan hasiko da zuzenekoa.