Garatzaile independenteen etorkizun hurbileko bideojokoak ezagutzera emango dituzte japoniarrek.
Bideojoko handien marketing kanpainetan murgilduta ari den arren, Nintendokoek sortzaile independenteentzako txokoa agindu dute berriz. Bihar bertan Indie World aurkezpena egingo dute iragarri dute.
20 minutuko iraupenarekin, 18:00etan abiatuko dute ekimena. Ohi bezala, ez dituzte zehaztu bertan agertuko diren tituluak; hori bai, “iragarpenak, albisteak eta eguneraketak” aipatu dituzte prentsa oharrean.
Zaleak dagoeneko ikusiko dugunarekin ametsetan dabiltza. Hollow Knight: Silksong desiratua aipatzen hasiak dira sare sozialetan eta foroetan, zelan ez; hala ere, oraingoan zirrara hori sentitzeko argudioak dituztela azpimarratu beharra dago.
Joan den udan Microsoft-en aurkezpenean aipatu zutenez, bideojokoa urtebeteko epean kaleratu beharko litzateke. Hortaz, nork jakin: agian bihar ikusiko dugu.
Indie Worlda YouTube bidez jarraitu ahalko dugu bihar 18:00etan.
Iruzkinak