Gaurko berri potoloa izan da. Prentsa ohar baten bidez adierazi dute Nintendo mugikorretarako jokoak egiten hasiko dela. Urtetan mugikorren negozioan sartzeari uko egin ostean, azkenean Nintendo-k pausua eman du. Honetarako, Japoniako mugikorretarako jokoen garatzaile eta argitaratzailea den DeNA enpresaren %10-a erosi du 181 milioi dolarren truke. Diotenez aterako dituzten jokoak berriak izango dira, hau da, ez dituzte 3DS edo WiiU-rako ateratako jokoak moldatuko mugikorretara.
Esandakoaren arabera aurtengo udazkenean hasiko dira jokoak argitaratzen. Gainera, DeNA-rekin batera harpidetza sistema bat jarriko dute abian, zeinarekin pertsona bakoitzak bere perfila gorde ahal izango duen eta honen bitartez gailu ezberdinen artean partekatu, Nintendo-ren kontsolak barne.
Eta aurreko irudian ikusten den bezala NX joko sistema ageri da. Ba hau da bigarren berri potoloa. Nintendo-k beste kontsola berri bat egiten ari dela adierazi du. Kontsola honek NX barne izena du. Kontsola berri hau garatzen ari dira gaur egun, eta kontzeptu berritzaile bat dela ere esan dute. Urtean zehar xehetasun gehiago emango badute ere, ez dute ezer aurkeztuko hurrengo E3 edo TGS azoka garrantzitsuetan.
Nintendo-k mugikorren munduan sartuko dela esan duenetik, burtsan %22-ko igoera izan dute bere akzioek. Itxuraz berria asko gustatu zaie inbertitzaileei.
Zer deritzozue zuek Nintendo-ren negozio bilakaera honetaz?
Iruzkinak (3)
andralio 2015ko mar. 17a, 23:28
Egia esan honi buruzko artikulu bat idaztekotan nintzen une onetan. Berria bitxia beintzat bada eta inbertsoreei asko gustatu baldin bazaie ere ez dakit guri ze puntutaraino egingo digun mesede. Alere esan dutenari bi gauza on ikusten dizkiot, lehena: Nintendo merkatu berrietara eta negozio forma berrietara zabaltzen ari da. Bigarrena, smarthphoneen merkatuan sartu arren ez dutela kontsolen merkatua alde batera utziko.
Oraindik ere gutxi dakigu honen inguruan, baina kontu handiz artu beharreko aurrera pausu bat bada ere aurrera pausu bat izaten jarraitzen du.
PD: Hori dek abiadura Xabier!!
egoninobi 2015ko mar. 18a, 15:47
Aupa Xabier! Artikulu ona eta fresko-freskoa :D
Ezuzteko handia izan da. Nintendok hainbeste aldiz ukatu duen arren, azkenean mugikorren munduan ere sartu da.
Ez dakit ondo egiten ari diren. Nintendok beti hartu izan ditu halako erabaki arriskutsuak berrikuntza bila. Baina WiiUak oraindik bultzada handia behar duenean mugikorren munduan sartzea oso arriskutsua izan daiteke.
Niretzat Nintendoren sagarik onenak "komunerako jokoetan" ikustea ez da oso atsegina izango. Baina haiek jakingo dute zertan dabiltzan. Onerako edo txarrerako beti harrituko gaituzte.
Bestalde, NX delako sistema berri horrek kuriositate handia piztu dit. Kontsola hibrido bat izango al da zurrumurruek dioten bezala? Jakinminari eutsi beharko diogu, Nintendok ez baitu ezer kontatzeko asmorik.
Xabier Calvo 2015ko mar. 23a, 23:18
Aupa Andralio! Gaia berria azkar idazteko modukoa zen ta! jejeje.
Ta Mila esker Egoni.
Nire ustez, mugikorren munduan sartzea Nintendo-ren zaleontzat ez da larritzekoa izan behar. Nintendo-ren jokuen kalitatea beti bere kontsoletan erakutsi izan digu. Mugimendu hau diru sarrera berrien bila eginikoa besterik ez da. Beste erabiltzaile batzuen bila doaz beraien izenaz baliatuz. Mugikorretako erabiltzaileak erakarri nahiko dituzte joko "casual" batzuk eginda eta horrela dirua erabiliz. Ez dut uste joko "potolorik" aterako dutenik mugikorretarako, zeren Nintendo-k badaki bere jokoak gustoko dituzten erabiltzaileak WiiU edo Nintendo 3DS baten jabe direla.