Aspaldian zebilen bolo-bolo zurrumurrua Nintendoren komunitatean, Switch kontsolaren bertsio berri bat aterako ote zen eta atzo Nintendok, Switch Lite aurkeztu zuen, zeina 2019ko Irailaren 20an jarriko den salgai eta 200€ inguruko salneurria izango duen.

Nintendo Switch kontsolaren bertsio berria izango da baina zenbait desberdintasunekin:

  • Eramangarria da soilik, hau da, ezin izango da "dock"-era konektatu (beraz telebistan jolastu) eta Joy-Con-ik ez du. Ezin dira kontrolak kendu Nintendo Switch originalean bezala.
  • Apur bat txikiagoa da: 91,1 x 208 x 13,9 (Nintendo Switch aldiz 102 x 239 x 13,9)
  • Pantailaren tamainua txikiago da. Berriak 5.5 hatzbete ditu (Switch originalak 6.2 hatzbete). Bi kontsoletan erresoluzioa mantentzen da: 1280x720 pixel
  • Lite-an pantailaren distira ez da automatikoki zehazten (eskuz bai)
  • Bateriak iraupen handiagoa du (6 ordu) segun eta zer erabilpen ematen zaion, baina Zelda Breath Of The Wild jokoan 4 orduz segidan jolastu ahalko dela esaten da. Bateria kargatzen 3 ordu beharko ditu.
  • Nintendo Switch originalaren katalogo osoarekin bateragarria da beti ere jokoa kontsola eramangarri moduan dagoela jolasteko prestatuta badago. Bestela Joy-Con-ak konektatu ahalko zaizkio (aparte salduko dira)
  • Atzeko irtengunerik ez du kontsola tente mantentzeko, ez dauka HD bibrazioa ez eta kamara infragorria ere
  • 3 koloretan salduko da: Oria, grisa eta turkesa.

 

Argi dago, 200€ horietan saltzeko zenbait gauza kendu edo aldatu behar zirela eta hori da hain zuzen Nintendok egin duena. Kontsola berri honekin, duen katalogoa eta salneurria ikusita, seguru merkatuan oso harrera ona izango duela. Gaur egun, Nintendo Switch oso ongi kokatuta dagoen plataforma da inongo zalantzarik gabe.

Aurkezpenaren bideoa jarraian.