Hainbat erabiltzailek salatu dutenez, Nintendoren Miiverse sarean euskara erabilgaitza da, komunitate honen araudia dela eta.
Arazoa “eta” juntagailua erabiltzean datza. Hitz hau, emendiozko juntaduraren bidez maila bereko perpausak lotzeko ezinbestekoa, “desegokitzat” jotzen du Nintendok; irudi hauetan ikus daitekeen moduan:
“Ta” erabiltzea onartzen du sareak, baina idatzizko euskara batuan “eta” juntagailua laburdura honekin ordezkatzea akatsa da; beraz, ezinezkoa da Miiversen euskaraz idatzi eta gramatika arauak errespetatzea.
Euskara Estatu frantses eta espainolean erabiltzen da, eta azken honen hainbat lekutan ofiziala da. Beharbada, konpainia japoniarraren produktuak euskaraz egotea gehiegi eskatzea izan daiteke egun; hala ere, hizkuntza honen erabilerari trabak ez jartzea eskatzea behintzat zilegi ikusten dute erabiltzaile askok. Ea Nintendok politika hau aldatzen duen.
Iruzkinak