4080 izena duten bi GPU desberdin edukitzea “nahasgarria” dela adierazi dute enpresa estatubatuarrekoek.
rgi zegoen RTX 4000 seriearen prezioek eta zehaztapenek polemika eragingo zutela PC-ko erabiltzaileen artean. Hala eta guztiz ere, Nvidiakoek kezka batzuei erantzuna ematea erabaki dute; zehazki, RTX 4080 12GB txartel grafikoari dagozkienak. Ez dugu honi buruz gehiago entzungo, merkaturatzea bertan behera uztea hautatu baitute.
“RTX 4080 12GB txartel grafiko ikaragarria da”, adierazi dute beren webgunean. “Baina ez dauka izendapen aproposa. 4080 izena duten bi GPU desberdin edukitzea nahasgarria da“. Horren ondorioz, azaroaren 16an argitaratuko duten GPU bakarra 16 GBeko RTX 4080 izango da.
Hemen dituzue RTX 4000 serieko txartelen zehaztapenak:
RTX 4090 24GB | RTX 4080 16GB | RTX 4080 12GB (ez da merkaturatuko) | |
---|---|---|---|
GPU | AD102 | AD103 | AD103 |
Transistoreak | 75B | ? | ? |
Txiparen tamaina | 611mm² | 380mm² | 380mm² |
CUDA nukleoak | 16384 | 9728 | 7680 |
Erlojuaren abiadura | 2.52GHz | 2.51GHz | 2.61GHz |
Memoriaren interfazea | 384-bit | 256-bit | 192-bit |
Memoriaren zabalera | 1018GB/s | 742GB/s | 557GB/s |
Korrontearen erabilera | 450W | 320W | 285W |
Beharrezko PSU-a | 850W | 750W | 700W |
PSU kableak | 3x 8-pin | 3x 8-pin | 2x 8-pin |
Prezioa | 1.959€ | 1.469€ | 1.099€ |
Argitalpen data | Urriak 12 | Azaroak 16 | ? |
Ez dute aipatzen zer egingo duten jada fabrikatuta egongo diren 12 GBeko modeloekin. Dena den, erantzuna suposatzekoa da: RTX 4070 izendapena edo antzekoa jasoko dute ziurrenik. Prezioa jaitsiko dioten ala ez, hori ikustekoa izango da; GPUen belaunaldi honetan prezio benetan oldarkorrak ezartzea erabaki dute.
RTX 4090aren argitalpenaz harro agertu da Nvidia blogeko artikulu berean: “4090aren merkaturatzean sortutako ilarek eta gogoberotasunak adierazle badira, 4080aren harrera ikaragarria izango da”.
Txartel berriekin, gainera, ezaugarri eta teknologi berrien sorta iritsi da: DLSS 3.0 eta RTX Remix. Hauekin jokoen errendimendua areagotzea eta birmasterizazio errazagoak sortzea ahalbidetu nahi dute.
Iruzkinak