Gasteizko Oihaneder Euskararen Etxeak Game Erauntsia Elkartearekin egindako hiru mini-jokoz osatutako txapelketa amaitu da.

Bukatu da Oihaneder Euskararen Etxeak Game Erauntsia Elkartearekin elkarlanean antolatutako Minecraft mini-joko txapelketa. Aurreko ostiral arratsaldean ospatu zen lehiaketa eta parte-hartzaileek jokatu bitartean Twitch bitartez ere jarraitu ahal izan zen.

Lehiakideak Game Erauntsiako Minecraft euskal zerbitzarian elkartu ziren eta bi mini-joko desberdinetan hainbat partida jolastu zituzten. Guztien artean Liher_24010 gailendu zen; bigarren postuan ErhanKapinov sailkatu zen; azkenik, brontzezko domina Divad990 jokalariarentzat izan zen. Oihaneder Euskararen Etxearen eskutik irabazleeek bideo-jokoetan gastatzeko diru-txartel bana eskuratu dituzte, 100 eta 50 eurokoak; euskaratutako jokoa eraman du hirugarren sailkatuak.

Txapelketa honen bitartez Oihaneder Euskararen Etxeak gazteengan euskararen erabilera sustatu nahi izan du. Horretarako, bideo-jokoen bitartez hauen aisialdian gure hizkuntzan gozatzeko aukera hau proposatu du.

 

Abilezia handia erakusteko aukera

Build Battle mini-jokoan eraikin politak ikusi genituen. Proposatutako gaiak Gasteiz, streamer-ak, koronabirusa eta retro teknologia izan ziren. Parte-hartzaileen sormena sustatu genuen eta minutu gutxi izan zituzten artelanak burutzeko.

Mini-joko biziena TNTrun izan zen. Jokalariek, beraien azpiko plataformak desagertu bitartean, beren trebezia erakutsi behar izan zuten putzura erori gabe denbora gehien bizirauteko.

 

Twitchen zuzenean

Txapelketa Twitch-en bitartez emititu zen Game Erauntsia Elkartearen kanalean. Horrela, Minecraft-en iaioak ez diren baina bideo-jokoak eta euskara maite dutenek ekitaldia zuzenean jarraitu zuten.

Txapelketa galdu bazenuen edota berriro ikusi nahi baduzu hemen duzu bideoa: