Jacques Perret (1906-1992) filologoak asmatu zuen ordenagailu hitza (frantsesetik dator ordinateur) 1955ko apirilaren 16an izenpetua eta IBM enpresari zuzendua da gutuna.


Hitza lexiko teologikotik dator eta jatorrian Jainkoa munduan ordena jartzen (Dieu qui met de l’ordre dans le monde) esan nahi du.

1954ean, IBMko filial frantsesak bere kalkulagailu elektronikoei izena eman nahi zien: kalkulagailu terminoa (computer hitzaren itzulpen literala) ez baitzen oso sinesgarria egiten, eta konpainiak filologoarengana jo zuen proposamen esplizitoagoen eta hizkuntza frantsesagandik gertuagoko itzulpenen eske.

Oharra: ZTFnews.org webgunetik itzulitako albistea