Mobius Digital taldeak proiektu berriak “lehentasuna” daukala adierazi du, azalpen handiegirik eskaini gabe.

Mobius Digitalek bideojoko berria dauka esku artean.

Bideojokozale guztiak ezustean harrapatu dituen Outer Wildsen azken eguneraketaren aldaketen zerrendan aipatu dute. Maisulan saritua txukuntzen jarraitzen dutela diote bertan, baina eskaintzen dizkioten baliabideak “zuhurtasunez” erabiltzeko asmoarekin. Zergatik? “Bideojoko berria gure lehentasuna delako”.

2020. urtean estreinatu zuten Outer Wilds, mundu osoaren arreta bereganatzea lortuta. Echoes of the Eye espantsioa urtebete beranduago kaleratu ondoren, kontsoletarako bertsioak zein askotariko hobekuntzak kaleratu dituzte puzzle abentura erraldoiarentzat, hurrengo proiektuei buruzko informazio gehiegirik eman gabe.

Ilunpean jarraitzen dugu oraindik, baina, tira, behintzat badakigu obra berriarekin dabiltzala. Outer Wilds 2 izango ote, ala IP berriaren aurrean gaude? Bitartean, obra originala zein DLCa euskaraz goza dezakegu Eztainuren itzulpenari esker.