Pete Hines Bethesda-ko zuzendariordeak enpresa utziko du

Lander Unzueta | 2023/10/17 13:00 Berriak



1999. urtean gehitu zen Rockville-ko estudioaren marketing taldera. Azken urteetan enpresaren aurpegirik ezagunenetakoan bilakatu da.

Bethesda Softworks-en izenik ospetsuenetako bati agur esateko unea heldu da. Pete Hines Bethesdako zuzendariordeak erretiroa hartuko duela iragarri du bere sare sozialen bitartez.

“24 urteren ondoren, Bethesda Softworksen emandako garaia bukatzeko unea dela erabaki dut”, adierazi du mezuan. “Erretiroa hartuko dut, eta nire bizitzako atal berriari hasiera eman nire pasioak eta interesak esploratuz”.

Bethesdakoek, berriz, umorez betetako mezuarekin agurtu dute: “Jokatzeko, txakurkumeak zaintzeko, kartak biltzeko eta lagunekin zein familiarekin denbora emateko jai hartuko duela” diote.

1999an batu zen Hines Rockville, Maryland-en kokatuta dagoen enpresara. Marketing taldean eman zituen bere lehen pausoak, eta, lehendakariorde kargua izatera heldu arren, lan bera eginez jarraitu du azken 24 urteetan. The Elder Scrolls III: Morrowind eta The Elder Scrolls V: Skyrim, Dishonored, The Evil Within, Prey, Doom Eternal zein joan den hilabetean argitaratutako Starfield tituluetako kredituetan ikus dezakegu bere izena.

Gainera, azken urteetan Bethesdaren aurpegian bilakatu dela esan daiteke, Todd Howard zuzendariarekin batera. Bethesdaren aurkezpenetako aurkezleetako bat izaten zen Hines: E3 azoketako zuzenekoak edo QuakeCon aurkezpenak gidatzeko arduraduna.

Lankideei eta lagunei eskerrak emanez itxi du mezua Hinesek. “Bethesdako jende, talde eta estudio ikaragarriekin lan egitea nire bizitzako esperientziarik zoragarriena izan da”.

Bethesdatik ez dute lehendakariordearen ordezkorik iragarri oraingoz, ezta dagoeneko bere kargua utzi duen edo etorkizunean erretiratuko den.

Game Erauntsia facebook


Iruzkinak

Mesedez, sartu iruzkina utzi ahal izateko.

242
Kide

1
Jolasten

11
Online

Azken erantzunak

Damian 2025ko mai. 8a, 10:43

Begiratu kickstarterra! Itxura bikaina eta joko mota hau gustoko duenarentzat aukera ona!
Prelude Dark Pain-ek Kickstarter kanpaina arrakas…

eZpata_10 2025ko mai. 5a, 20:01

Mila esker benetan, Outer Wilds euskaraz jokatzea zoragarria izan da :D
Outer Wilds eta bere DLC-a, euskaratuta

Ibai Aizpurua 2025ko api. 3a, 00:14

Azkeenan 10 urte baina gehiagoren ondoren Mario kart berria BENETAN! Mundu irekia eta modu dexenterekin! Hori bai, 90€ fisikoan... Nintendori Wii U-a…
Mario Kart World mundu irekia eskaintzera dator S…

INHARTXO 2025ko urt. 16a, 16:56

Bozten naiz honen berri izan dutelako uskaras
Switch 2 kontsola aurkeztu du Nintendo-k