Kontsola berriko jokoen 40 minutuko erakustaldia emango dute sareetan.
Microsoftek Xbox Series Xren eta Sren prezioa eta argitaratze data iragarri ondoren Sonyren txanda iritsi da. Japoniarrek larunbat arratsaldean adierazi zutenez Playstation 5aren aurkezpen digitala egingo dute gaur.
Ekimena 22:00etan hasiko da, eta Sonyren blogean azaltzen dutenez Playstation Studios eta beste garatzailen batzuen bideojokoak erakutsiko dituzte. Aurkezpenaren iraupena ere zehaztu dute: 40 minutu inguru iraungo ditu.
Hori horrela, etzi Demon’s Soulsen remakea, Spider-Man: Miles Morales edota Ratchet & Clank: Rift Apart bezalako jokoak ikustea aurreikusten da, baina baita ezusteko gehiago ere. Zurrumurruen arabera Final Fantasy XVI iragarriko dute Sonyrenean.
Ez hori bakarrik, Xboxek bere kontsolari buruzko xehetasun guztiak emanik Sonyk ere berbera egitea espero da; azken finean PS5a gabonen aurretik argitaratuko dutela baieztatu zuten aspaldi, eta oraindik prezioa eta argitaratze data ezezagunak dira.
Iruzkinak