2028ko urtarriletik aurrera digitalean soilik erosi ahalko dira bideojokoak, PlayStation Store dendan zein saltoki fisikoetan.

PlayStationek agur esango dio formatu fisikoari. Sonyk bere kontsoletarako disko fisikoak argitaratzeari utziko dio.

2028ko urtarrilean emango da aldaketa, PlayStation Blog webgune ofizialean jakinarazi dutenagatik. “Norabide naturala” dela diote enpresa japoniarrekoek, “bideojoko digitalekiko lehentasunak disko fisikoei aurrea hartu ahala, kontsumitzaileen joeterara moldatzeko”. Argi eta garbi diote: “Gure komunitatearen gehiengoak bideojokoetan sartzeko eta jokatzeko gogokoen duen bidea da gaur egun”.

Jauzia digitalera emanda, jokook PlayStation Store dendatik erosi ahalko dira etorkizunean, argi dagoen bezalaxe, baina ez dute saltoki arruntetatik aldendu nahi; hori ekiditeko, jokoen kodeak saltzea izango da helburua. Joera argia da, eta Grand Theft Auto VI bezalako handiak aurreratuko zaizkio PlayStationi: Rockstar Games-en tituluak ez du diskorik ekarriko kaxa fisikoan.

Noski, honek PlayStation 6a disko irakurgailurik gabe iritsiko dela pentsarazten du. Ez litzateke harritzekoa izango, egungo PlayStation 5 kontsolak dagoeneko disko irakurgailurik gabeko bertsioa daukanean.