Apirilaren 2tik aurrera PS5 desberdinen zein PS Portal gailuaren prezioak aldatuko dituzte “egungo egoera ekonomikoari erantzuteko”.
Sonyk prezio igoerak baieztatu ditu. PlayStation gailu desberdinen salneurriak gora egingo du aste honetan.
Apirilaren 2an izango da, zehazki, PlayStation 5 modelo desberdinen nahiz PlayStation Portal gailu eramangarriaren prezioak gora egingo dutenean. Hauek izango dira eguneratutako prezioak:
- PlayStation 5 Slim: 650€ (550€ orain arte)
- PlayStation 5 digitala: 600€ (500€ orain arte)
- PlayStation 5 Pro: 900€ (800€ orain arte)
- PlayStation Portal: 250€ (220€ orain arte)
Ez da PS5aren igoera ikusten dugun lehen aldia… ezta bigarrena ere. 2022an iragarri zuten lehenengoa, gomendatutako salneurria 50 eurotan areagotu zutenean; iaz, bestalde, bertsio digitalak 50 euroko beste igoera bat jaso zuen.
PlayStation Blog webgunetik aditzera eman dutenez, aldaketak “egungo egoera ekonomikoaren presioei erantzuteko” egingo dituzte. “Mundu osoko bideojokalariei joko esperientzia berriak eta kalitate handiak eskaintzen jarraitu ahal izateko beharrezko pausoa zela hausnartu genuen”.
Gerrak, RAM eta biltegiratze krisia… faktore asko daude, eta, tamalez, ez diete soilik PlayStationeko jokalariei eragingo. Steam bere hardware sorta berria kaleratzeko sufritzen ari da, esaterako; AyaNeo txinatarrak, bestalde, kontsola eramangarrien prezioa areagotuko duela iragarri zuen pasa den astean.
Lander Unzueta
Iruzkinak