Hilabete batzuk eta gero, gure prototipoa hobetuz eta batez ere jokoaren zenbait aspektu berriro diseinatuz, proba berri bat ezarri dugu.
Pasaden martxoaren 18an playtesting saio batean parte hartu genuen gure Ferox Anima jokoarekin. Digipen Institute of Technology Bilbaok antolatu zuen VE Interactivek utzitako lekuan, beste gune lokalekin batera. Hala nola, Kaia Studios (Dynasty Feud) edo Delirium Studios (Unforgiven VR) bezalakoekin. Bertan, Digipen ikasleek haien proiektuak ere aurkeztu zituzten.
Gehienbat gustatuko litzaiguke eman diguten aukera eskertzea bai antolatzaileei bertara joateagatik eta baita laguntzaileei ere jokoa probatzeagatik eta feedback bat emateagatik. Modu horretan gero eta gehiago hobetu ahal izateko aukera izango dugu eta. Espero dugu guk bezala esperientziaz disfrutatu izana!
Saioa arrakastatsua izan zen, iraun zituen 4 orduetan guztiz beteta egon zen. 2 vs 2 partidak antolatu genituen, non laguntzaileak gure galderak erantzuten aritu ziren formulario baten bitartez.
Sesioa eta gero, erantzun guztiak analizatu genituen. 3 helburu nagusi atera genituen bertatik:
- Balioztatu gure joko kontzeptua eta ikusi gustukoa izaten jarraitzen duela probatzen duenarentzat.
- Egiaztatu ezarri nahi ditugun diseinu aldaketak interesa sortzen dutela eta norabide egokian goazela.
- Frogatu pentsatzen genituen hobetu behar ziren alderdiak benetan eraldatzea merezi dutela.
Espero dugu etorkizunean antzeko saioetan berriro parte hartzea eta mekanika eta joko elementuak erakusten joatea!
Eskerrik asko guztiei! Batailan ikusiko gara!
Iruzkinak