Switch 2an estreinatuko dira 2027an. Hasierako hiru pizti berriak erakutsi dituzte mundu ireki ederrarekin batera.
Game Freak, The Pokémon Company eta Nintendo taldeek Pokemon Winds eta Pokémon Waves ezagutarazi dituzte.
Frankiziaren 30. urteurrenaren ospakizunean egin dute iragarpena: Pokémon Presents bereziaren bukaerako bideo handia izan da joko berriena.
Pokémonen hamargarren belaunaldia Switch 2 kontsolan ikusiko dugu esklusiboki: 2027rako nazioarteko argitalpena iragarri dute arduradunek.
Duela hilabete batzuk jaso genituen filtrazioetan aipatzen ziren bi tituluak: Indonesiako zein Hego-ekialdeko Asiako girotzea edukiko zuela agertzen zen horietan, eta halaxe izango dela dirudi. Irla tropikalak, basoak, sumendiak eta itsasoak esploratuko ditugu oraingoan.
Pokémon klasikoak erakustearekin batera, abentura hasieran hautatu beharko ditugun ohiko landare, ur eta su motako piztiak erakutsi dituzte. Landare motakoa txoria izango da Browt; Gecqua gekoa, ur motakoa; bukatzeko, Pombon su txakurra ikusiko dugu.
Itxura batean, Scarlet eta Violet atalekin abiatutako 3D mundu irekien egitura mantenduko dute oraingoan, erabateko askatasuna eskainita esploratzerakoan.
Pokémon Winds eta Pokémon Waves 2027an kaleratuko dira Switch 2an.
Lander Unzueta
Iruzkinak