Urtarrilean estreinatuko da PC, PS4 eta Xbox Onean.
Hainbat zurrumurru eta filtrazioren ondoren Ubisoftek bere azken Forward aurkezpenean baieztatu du: Prince of Persia berria garatzen ari da, eta datorren urte hasieran kaleratuko du.
Prince of Persia: The Sands of Time Remake 2003an PC, PS2, Gamecube eta Xboxerako argitaratutako klasikoaren berrikuspena izango da. 17 urte beranduago jatorrizko bideojokoak kontatutako istorioa errespetatu eta ikus-entzunezko atala berriztatzen duen bertsioa izango da aurkeztutako remakea. Zehazki, Ubisoften Anvil motore grafikoa erabili dute jokorako.
Akrobaziak, borrokak eta denboran atzera egiteko ahalmena izango dira persiako printzearen abenturako gakoak. Jatorrizko jokora ere jokatu ahalko dela baieztatu dute arduradunek: 1992an Mac-erako estreinatutako Prince of Persia desblokeatu ahalko da bertsio honetan.
Urtarrilaren 21ean argitaratuko da PC, Playstation 4 eta Xbox Onerako.
Iruzkinak