Azaroak 21-ean zen irtetzekoa Slightly Mad Studio-ren jolas hau, baina beraiek adierazi dutenez 2015-eko martxoaren 20-ra atzeratuko dute. Atzerapen honen arrazoi nagusia, jolasari ahal den akabera onena ematea zen.
Gaur egun ez da askotan gertatzen hainbeste ikusmin sortzen duten jolasak atzeratzea, baina albiste pozgarria da ahal duten produktu onena ateratzen saiatzea. Guztion buruetan dago EA eta DICE-k Battlefield 4 denbora aurretik atera eta berau gaizki egoteagatik komunitatearekin izandako liskarra.
Beste alde batetik, Halloween inguruan gaudenez, trailer berri bat atera dute. Oraingoan Alemaniako Nordschleife edo "Infernu berdea" bezala ezaguna den zirkuituan oinarritzen da. Egonaldia luzea izango da, baina seguru merezi izango duela.
Iruzkinak (1)
Ander Intxaurrondo 2014ko urr. 24a, 22:00
Nik uste ondo egin dutela atzeratzen eta hobetzen. Gainera hemendik gabonak arte bi hilabete potente datoz eta konpetentzia gehiegi; AC Unity, Far Cry 4, COD:AW, Halo Collection, Super Smash Bros 4, Dragon Age Inquisition, Bayonetta 2, LittleBigPlanet 3, Sunset Overdrive eta GTA V Remaster. Hobe beranduago atera, eta hobetuago, katalogo gutxiago dagoenean eta gehiago saltzeko aukera dagoenean, horrelako joko bat beste jokoengatik porrot egitea pena litzateke.